Ebelina Mandarina
Itxura
Ebelina Mandarina | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Castillo Suarez |
Argitaratze-data | 2010 |
Izenburua | Ebelina Mandarina |
Ilustratzailea | Leire Urbeltz |
Argitaletxea | Erein |
ISBN | 978-84-9746-568-7 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Historia | |
Jasotako sariak |
Ebelina Mandarina Castillo Suarezek idatzitako haurrentzako lehen liburua da. Lehen argitaraldia 2010ean egin zuen Erein argitaletxeak, Leire Urbeltz ilustratzaileak egindako marrazkiekin[1].
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protagonista Ebelina Mandarina ezizena duen neska da. Zirku-jotzaileen familiakoa da eta trapezista izan nahi du, ama bezala, baina altuerak beldurra ematen dio. Familiari eta lagun misteriotsu bati esker, pixkanaka beldurra gainditzen du eta bizitzan lehen aldiz aritzen da zirkuan[2].
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ebelina (Ebelina Mandarina), protagonista, neska kaskagorria. Zirkuan bizi da eta trapezista izan nahi du.
- Ebelina Maleva, Ebelinaren ama, errusiar trapezista.
- Jexuxmari Sestorain, Ebelinaren aita, aurkezlea.
- Joxejuan Sestorain (Boris Konixev), Ebelinaren osaba, animalien hezitzailea.
- Katerina, Ebelinaren laguna, Moldaviatik etorria.
- Kasimiro, zirkuko tximinoa.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xabier Lizardi saria (2009)[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ebelina Mandarina» Erein.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ Iturriotz, Amaia. «Castillo Suarez: Ebelina Mandarina» Otamotz 163 2011-01-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ «XXVIII. Lizardi Saria Castillo Suarez nafarrarentzat» Diario Vasco 2010-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).