Erein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Erein Euskal Herriko argitaletxea da, Donostian egoitza duena. 1976ko abenduan sortu zen, Edorta Kortadi, Xabier Lete, Anjel Lertxundi, Jose Manuel Castells, Asentxio Ondartzabal, Julen Lizundia eta Jexuxmari Mujikaren eskutik. Hasierako helburua euskaraz argitaratzea zen baina argitaratutako lehenengo liburua Eugenio Ibarzabalen Diálogos en torno a las elecciones izango zen, Franco hil ondorengo hauteskunde garaian sortu baitzen argitaletxea eta gaiaren interesagatik. Jarraian argitaratu ziren Baleren Bakaikoaren Euskadiko dependentzia ekonomikoa (1977) eta Patxi Goenagaren Gramatika bideetan (1978)[1] Aipamen berezia merezi du Ipurbeltz, euskarazko komiki aldizkariak, 1977an sortua eta 2008arte iraun zuena. Literatura alorreko argitalpen esanguratsuenen artean Bernardo Atxagaren ''Obabakoak'', Jon Miranderen Haur besoetakoa, Anjel Lertxundiren Aise eman zenidan eskua eta Ramon Saizarbitoriaren ''Hamaika pauso'' nabarmentzen dira.

Erein argitaletxea euskal kultura bultzatzeko eta garatzeko lanean ari den argitaletxea da. Alde horretatik, hiru ildo nagusitan dihardu:

  • Batetik, euskal literaturako liburuak argitaratzen, bai helduentzat eta bai gazte zein haurrentzat.
  • Bestetik, testuliburuak sortzen, prestatzen eta argitaratzen, Euskal Herriko zenbait irakasle-talderekin elkarlanean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzak eta Batxilergoa hartzen ditu.Testuliburu eta pedagogi materialok euskaraz argitaratzen dira, eta batzuk baita gaztelaniaz ere.
  • Azkenik, saiakerak argitaratzen, batzuk euskaraz eta besteak erdaraz, euskal kultura eta gizarteari dagozkion gaiez. Erein argitaletxeak euskal gizarteak agertzen dituen premiei erantzun nahi die bere jardun editorialetik, zehaztasun, kalitate eta profesionaltasun handienaz.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. Noticias de Gipuzkoa, 2016ko abenduak 31 40 urte liburu artean