Ebionita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ebionita (antzinako grezieraz: ἘβιωναῖοιEbionaioi, hebreeraz: אביונים‎ebyonim; «behartsuak», «pobre direnak») kristautasunaren hasierako korronte bateko kideei ematen zaien izena da.

Ireneo Lyongoaren arabera, Jainko bakar bat zela sinesten zuten ebionitek, San Mateoren araberako ebanjelioa bakarrik erabiltzen zuten, San Paulo ukatu egiten zuten juduen legearen apostata zelakoan, eta Jerusalen gurtzen zuten Jainkoaren etxe gisa.

Hasieran izan zuten harremanen bat kristau juduekin, komunitate judu-kristauak baitziren, baina San Paulori uko egin ziotenean, aldendu egin ziren beste kristauengandik. Azkenean, San Mateoren ebanjelioa ere baztertu zuten, eta beren literatura sortu zuten, ebioniten ebanjelioak eta nazaretarrenak besteak beste. Ebioniten azken komunitateak V. mendearen aldean desagertu zirela uste da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]