Ed Wood (filma)
Ed Wood 1994ko Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen bezala, Ed Wood estatubatuar zinema zuzendariaren bizitzan eta bere lehenbiziko filmak filmatzen hasi zen urteetan oinarritua dago. Bertan, Johnny Depp, Martin Landau, Sarah Jessica Parker, Patricia Arquette, Lisa Marie, Jeffrey Jones eta Bill Murray aktoreek antzeztu zuten. Zuri beltzean filmatu zen.
Filmak bi Oscar Sari irabazi zituen: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Martin Landau) eta Makillaje onenaren Oscar Saria (Rick Baker, Ve Neill eta Yolanda Toussieng).
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filma Ed Wood (Johnny Depp) zinema zuzendaria eta Béla Lugosi (Martin Landau) aktorearen azken urteetan oinarritzen da. Ed Woodek Glen or Glenda, Bride of the Monster edota Plan 9 from Outer Space filmak burutu zituen denboraldia agertarazten du, bai eta zuzendari honen trabestismoareriko zuen zaletasuna eta bere barne beldur eta fantasiei buruzko filma ere bada.
Modu umoretsu eta maitagarrian kontatzen du istorioa filmak. Zuri-beltzezko lan honek sekulako gorazarre egiten dio pasioari, adiskidetasunari eta aniztasunari[1].
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Johnny Depp: Ed Wood
- Martin Landau: Bela Lugosi
- Sarah Jessica Parker: Dolores Fuller
- Patricia Arquette: Kathy O'Hara
- Lisa Marie: Vampira
- Jeffrey Jones: Criswell Harrigarria
- Max Casella: Paul Marco
- Brent Hinkley: Conrad Brooks
- Bill Murray: Bunny Breckinridge
- George "The Animal" Steele: Tor Johnson
- Ned Bellamy: Tom Mason
- Mike Starr: George Weiss
- Vincent D'Onofrio: Orson Welles
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ed Wood filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Ed Wood filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
|
- 1994ko filmak
- Tim Burtonek zuzendutako filmak
- Larry Karaszewskik idatzitako filmak
- Johnny Deppek antzeztutako filmak
- Martin Landauk antzeztutako filmak
- Patricia Arquettek antzeztutako filmak
- Sarah Jessica Parkerrek antzeztutako filmak
- Jeffrey Jonesek antzeztutako filmak
- Bill Murrayk antzeztutako filmak
- Vincent D'Onofriok antzeztutako filmak
- Mike Starrrek antzeztutako filmak
- Max Casellak antzeztutako filmak
- Juliet Landauk antzeztutako filmak
- George Steelek antzeztutako filmak
- G. D. Spradlinek antzeztutako filmak
- Brent Hinkleyk antzeztutako filmak
- Ned Bellamyk antzeztutako filmak
- Melora Waltersek antzeztutako filmak
- Maurice LaMarchek antzeztutako filmak
- Rance Howardek antzeztutako filmak
- Gregory Walcottek antzeztutako filmak
- Matthew Barryk antzeztutako filmak
- Tim Burtonek ekoitzitako filmak
- Denise Di Novik ekoitzitako filmak
- Touchstone Picturesek ekoitzitako filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Makillaje onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Biografia filmak
- Umorezko filmak
- Drama filmak
- Zinemari buruzko filmak
- Zuri-beltzeko filmak