Edgardo Ortuño
Edgardo Ortuño | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Montevideo, 1970eko ekainaren 10a (54 urte) | ||
Herrialdea | Uruguai | ||
Talde etnikoa | Afro-Uruguayan (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | katedraduna eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Fronte Zabala | ||
Edgardo Ortuño (Montevideo, 1970eko ekainaren 10a) Fronte Zabaleko irakasle eta politikari uruguaitarra da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artigas Irakasleen Institutuan Historiako irakasle tituluduna. Uruguaiko Diziplinarteko Ikasketen Zentroan (CEIU) ikerketa-laguntzaile gisa lan egin zuen 1990-1991n, eta historia, gizarte zientzien eta hezkuntzaren inguruko hainbat ikastaro eta mintegitan parte hartu zuen.
1987an Estatuaren Zigor Erreklamazioaren Iraungitze Legea indargabetzeko Erreferendumean jardun zuen; urte horretan sartu zen alderdiko jarduera politikoan; 1989an Aldetdi Artiguistaren sorrera prozesuan parte hartu zuen. 2000-2005 legealdirako diputatu ordezko hautatua, eta diputatu titularra 2005ean.
Herrialdearen historiako lehen legegile afro-uruguaitarra izan zen. Hori dela eta, 2003an Latinoamerikako eta Karibeko Parlamentu Afro-ondorengoen Lehen Bilerara gonbidatu zuten Brasilen, koordinazio-organo hori osatzen zuen Brasiliako Legea sinatu eta aukera-berdintasunaren eta arraza-bereizkeriaren aurkako deia egin zuen.
Candombe, Kultura Afro-Uruguaiko eta Arraza Ekitatearen Egun Nazionalaren aldarrikapenaren sustatzaile erabakigarria izan zen. [1]
2020ko ekainaren 23an Ortuñok OSEko (Estatuko Obra Sanitarioak) Zuzendari kargua hartzen du Fronte Zabalaren izenean.