Edikulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edikulu baten eskema.

Edikulua (latineraz: aedicŭlum, pluralez aedicula; aedis edo aedes hitzen txikigarria da eta esanahia "tenplu" du) eraikin txiki bat da, bereziki, zutabeak eta frontoia dituen tenpletea eta bere funtzioa, beste batzuen artean, tabernakulu edo erlikia-ontzia izan daiteke. Arkitektura klasikoan, eta gotikoan ere, maiz erabili izan zen.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Celso Liburutegiko fatxada aediculaekin .
Herculanoko etxe bateko edikulua.

Edikulu asko, Lareen eta Penateen estatuak edo aldareak zuten etxeko santutegi txikiak izan ziren; Lareak erromatar jainkoak ziren eta etxeak babesten zuten; Penateak etxeak osotasunean zaintzen zuten jainkoak ziren.

Beste hainbat edikulu, tenplu handiago baten barruan zeuden santutegiak ziren, gehienetan idulki baten gainean, alboetan zutabeak eta gainean frontoi bat zutela.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]