Edurne, modista bilbaína
Edurne, modista bilbaína | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1924 |
Jatorrizko hizkuntza | baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film mutua eta melodrama (en) |
Iraupena | 70 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Grabazio lekua(k) | Bilbo, Barakaldo eta Donostia |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Aureliano González |
Argazki-zuzendaria | Aureliano González |
Edurne, modista bilbaína Euskal Herrian eginiko lehendabiziko film luzea da, Telesforo Gil del Espinar segoviarrak 1924. urtean egina. Arrakasta handia izan zuen, gastatutako dirua baino bost aldiz gehiago eskuratu baitzuen.
Bilbon, Barakaldon eta Donostia inguruan grabatua zen. Filmaren irudiak ez dira kontserbatu, baina bai haren gidoi osoa.
Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Cesáreo Fraguas
- Carmen Gil: neskatoa
- Isabel Gil: neskatoa
- Telesforo Gil del Espinar: Josetxu
- Victoria Gil: neskatoa
- Félix González
- Nieves Gonzalez: Edurne
- Teresa González
Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko zinemaren aitzindariak artikuluan ikus daitekeenez, egon ziren beste film batzuk lehenago Euskal Herrian grabatu zirenak, batez ere dokumentalak eta film laburrak. Un drame au Pays Basque (1913) eta Musidora (1919) filmak ere luzeak izan ziren, eta Edurne, modista bilbaína baino lehenagokoak dira[1]. Filma Bilboko langileek garatu zuten, eta bertan kokatzen zen argudioa ere.
Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuzendaritza | Telesforo Gil del Espinar |
Zuzendari laguntzaile | Mauro Azkona |
Gidoia | Telesforo Gil del Espinar |
Ekoizlea | Leandro Etxemendia, Telesforo Gil del Espinar, Aureliano González eta Francisco Torquemada |
Argazki Zuzendaria | Aureliano González eta Felix González |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Edurne, modista bilbaína - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).