Egino etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Egino etxea
Kultura ondasuna
Hernaniko hiri historikoa
Hernani 02.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Hernani
Koordenatuak 43° 15′ 58″ N, 1° 58′ 31″ W / 43.2662321892°N,1.97524563228°W / 43.2662321892; -1.97524563228Koordenatuak: 43° 15′ 58″ N, 1° 58′ 31″ W / 43.2662321892°N,1.97524563228°W / 43.2662321892; -1.97524563228
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloa Arkitektura barrokoa
Ondarea
BIC RI-51-0001511
6

Egino etxea Hernanin dagoen XVII. mendeko eraikin historikoa da eta 1964an ondare kultural izendapena jaso zuen.[1] Hernaniko alde zaharrean dago, kale nagusiko 17. zenbakian.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendeko oinplano angeluzuzeneko eraikina izanagatik, izan dituen berrikuntzen ondorioz, aurrealdeak baino ez du mantendu jatorrizko izaera.[3] Beheko solairua harlanduzkoa da eta espoloi moduko batzuk ditu izkinetan. Etxeak bi sarbide ditu, izan ere, etxea elkarri atxikitako bi eraikin baitira, jauregia bata, eta zerbitzarien etxea bestea. Lehenengo solairuan hiru bao daude eta balkoi bakar batek lotzen ditu hirurak. Baoen artean, bi armarri ageri dira. Bigarren solairuan hiru bao daude ere baina kasu honetan bakoitzak bere balkoia dauka.

Esan ohi denez, Victor Hugok etxe honetan hartu zuen ostatu Hernanin izan zenean.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bienes de Interés Cultural . Noiz kontsultatua: 2017-09-23.
  2. Egino etxea :: Multimedia galeria :: Euskomedia . Noiz kontsultatua: 2017-09-23.
  3. Hernani ezagutu - Egino etxea. Kale nagusia, 17 . Noiz kontsultatua: 2017-09-23.
  4. Hernani - hiru.eus . Noiz kontsultatua: 2017-09-23.