Egoera aldaketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Egoera aldaketa fisika eta kimikan materiaren konposaketan aldaketarik gertatu gabe ematen den egoera fisiko desberdinen arteko aldaketa da. Oinarrizko hiru egoerak solidoa, likidoa eta gasa dira.

Ondoko taula honek egoera aldaketak izendatzen ditu:

Hasieran\Amaieran Solidoa Likidoa Gasa
Solidoa Fusioa edo urtzea Sublimazioa
Likidoa Solidotzea Lurrunketa
Gasa Alderantzizko sublimazioa Kondentsazioa edo likidotzea


  • Fusioa edo urtzea egoera solidotik likidorako aldaketari deritzo. Solidotzea berriz, alderantzizko prozesua da, likidotik solidora doana.
  • Lurrunketa egoera likidotik gasera igarotzean ematen da eta kondentsazioa edo likidotzea gasetik likidora pasatzean.
  • Sublimazioa solidotik gasera igarotzean datza eta alderantzizko sublimazioa gasetik solidora.

Substantzia bat egoera horietako batean egotea baldintzatzen duten bi faktoreak tenperatura eta presioa dira. Tenperaturaren igoerak edo presioaren jaitsierak fusioa, lurrunketa eta sublimazioa faboratuko dituzte. Tenperaturaren jaitsierak edo presioaren igoerak aldiz, alderantzizko sublimazioa, kondentsazioa eta solidotzea.

Alboko fase diagramaren bidez, tenperatura eta presioaren arabera substantzia bat zein egoera fisikotan dagoen jakin dezakegu. Diagrama hau substantzia bakoitzarentzat espezifikoa da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egoera aldaketa Aldatu lotura Wikidatan