Puntu hirukoitz

Ohiko fase-diagrama. Marra berdeak izozte-puntua adierazten du, urdinak irakite-puntua eta gorriak sublimazio-puntua. Hauek presioarekin nola aldatzen diren erakusten da. Marra berde, urdin eta gorriaren bategite puntua, puntu hirukoitza da. Puntudun marrak uraren jokaera berezia adierazten du.
Puntu hirukoitza, substantzia bat aldi berean solido-egoera, likido-egoera eta gas-egoeran dagoen puntua da. Tenperatura eta lurrun-presio batekin definitzen da.
Uraren puntu hirukoitza, adibidez, 273,16 K-en (0,01 °C) dago, eta presioa berriz 611,73 Pa ITS-90. Tenperatura hau, balore konstantea denez, termometroen Kelvin eta Celsius eskalak zehastasun handiagoz kalibratzeko balio du.