Egoera solidoko unitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crucial SSD MX300 525GB-8479.jpg

Egoera solidoko unitatea edo disko gogor trinkoa (ingelesez: Solid State Disk, SSD) memoria iraunkor mota bat da, ordenagailuaren informazio iraunkorra gordetzeko balio duena. HDD disko mekanikoaren edo magnetikoaren funtzio berdina du. Erabiltzaile batentzat abiadura da ezaugarri nabariena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asmatutako lehen disko gogorra magnetikoa izan zen 1956an, teknologia horren oinarriak ez dira asko aldatu. Hala ere, abiadura eta biltegiratze dentsitatea asko hobetu dira[1].

HDD eta SSD desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HDD eta SSD diskoen ezaugarrien konparaketa, azaroaren 2020an errebisatu da, azaldutako ezaugarriak denborarekin alda daitezke[2].

Abiadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko mekanikoen arazoa abiadura da, bere barneko atal batzuk mekanikoak direnez bere irakurketa eta idazketa abiadura oso mugatuak dira.

Sata motako konexioa duen disko trinko batek 500 Mbs inguruko irakurketa-idazketa abiadurak ditu, beste aldetik disko mekanikoek ez dira gai 100 Mbs-ko abiadurak lortzeko.

Tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko trinkoaren funtzionamendua elektronikoa da, barrutik NAND ateak ditu. Horrek esan nahi du teknologia hori txikitu ahal bada dentsitatea handituko da eta tamaina txikituko da. Atal mekanikoak txikitzea elektronikoak baino askoz zailagoa da, horregatik SSD diskoak HDD-ak baino txikiagoak dira[3].

Salneurria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko magnetikoekin biltegiratze gehiago lor daiteke prezio txikiago baten truke. Hala ere, disko trinkoen balioa azken urteetan asko jaitsi da. 2004tik 2015era GBeko prezioa ia 2000 aldiz gutxitu zen[1].

Kontsumoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsumoa disko motaren eta erabileraren arabera alda daiteke. Konparaketa egiteko 2020ko erabiltzaile arrunten kontsumorako diskoak kontuan izan dira. 3.5"-ko seagate barracuda[4] eta 2.5"-ko kingston[5]. Konpareketan kingstonek 19 aldiz kontsumo txikiagoa du.

Iraunkortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HDD diskoen atal mekanikoak denborarekin hondatzen dira, mugitzean edo erortzean atal mekanikoak hondatu daitezke.

SSD-ak idazketa kopuru maximo bat du, limite hori gainditzen duenean diskoa soilik irakurri ahalko da.

Fragmentazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HDD disko bat asko erabili denean irakurketa denborak moteltzen dira. Arazoa zuzentzeko desfragmentazio prozesu bat egin behar da.

SSD diskoek ez dute fragmentaziorik.

Konexio motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sata konektorea PATA edo IDE konektorea hobetzeko askatu zen.

3 motakoak daude: SATA 1 150 MB/s-ko transmisio abiadura dauka, SATA 2 300 MB/s-koa, eta SATA 3 600 MB/s-koa.

2020an erabiltzen dena SATA 3 da.

PCI Express[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PCI-e batean konektatu ahal diren SSD diskoak daude. PCI-e 3.0 batek 4000MB/s-ko abiadurak lor ditzake[6].

M.2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PCIe-aren abiadura berdinak ditu, baina leku gutxiago hartzen du.

Bi protokoloen bitartez kudeatu ahal da AHCI eta NVMe.

AHCI[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SATA 3-n eta PCIe-n erabiltzen da.

NVMe[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SSD-entzako bereziki sortutako komunikazio protokoloa da. Ataza anitzetan jarduteko gai da. Abiadura handiekin lan egiten dute, adibidez 2020an NVMe-ek 3000MB/s inguruko abiadurak dituzte.

Fabrikatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Nieto, Alejandro. (2016-01-08). «De los primeros discos duros magnéticos a los SSD: así ha variado el precio del GB» Xataka Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  2. (Gaztelaniaz) Fernández, Yúbal. (2018-10-01). «HDD vs SSD: diferencias y ventajas de ambos tipos de disco duro» Xataka Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  3. (Gaztelaniaz) Ranchal, Juan. «¿Cómo funciona internamente una SSD?» MuyComputer Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  4. «Seagate BarraCuda 3.5" 1TB SATA3 | PcComponentes.com» www.pccomponentes.com Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  5. «Kingston A400 SSD 480GB | PcComponentes.com» www.pccomponentes.com Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  6. (Gaztelaniaz) «SSD M.2: Qué es, uso, pros y contras y modelos recomendados» Profesional Review 2019-05-13 Noiz kontsultatua: 2020-10-27.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]