Eguerdilili

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eguerdilili
Anemones5.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Plantae
Ordena Ranunculales
Familia Ranunculaceae
Generoa Anemone
Azpibanaketa
Ikusi testua
Artikulu hau loreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «anemona».

Anemonak edo eguerdililiak (Anemone) Ranunculaceae familiako landare-genero bat da, 120 bat espeziez osatua. Ipar eta Hego hemisferioetako eskualde epeletakoa da. Pulsatilla eta Hepatica generoen antz handia du, eta, sailkapen batzuetan, bi genero horiek Anemone barnean sartzen dituzte.

Generoaren izena Άνεμος hitz grekotik dator; «haizea» esan nahi du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare bizikorrak dira, eta lurpeko zurtoin tuberkuluduna dute, oso zabala. Hosto gutxi-asko arrailduak dituzte.

Loreak zurtoin luzeen muturrean agertzen dira. Lore bat edo gehiago izan daitezke, zuriak, gorriak, urdinak edo, gutxiagotan, horiak.

Fruituek estilo luze eta iledunak izaten dituzte, haizeak sakabana ditzan.

Espezie asko lorategiak apaintzeko erabiltzen dira, batez ere Anemone coronaria.

Espezie batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eguerdilili Aldatu lotura Wikidatan