Egurbide (mendia)
Itxura
Egurbide | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.317 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′36″N 2°01′55″W / 43.01008°N 2.03189°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Guardetxe |
Mendikat | Mendikat |
Egurbide Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da. Aldaon eta Urkute mendiekin, Gipuzkoak Nafarroarekin duen mugan dagoen hiruki bat osatzen du. Malloan bertan dago, aipaturiko beste biak bezala. Mendi honek, Egurbide edo Egurbea izeneko lepoa domeinatzen du.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egurbide edo Egurbea izeneko lepo edo mendatera, Azkaratetik iris daiteke, Araitzeko haranetik, Beoinen mendiaren azpian dagoen amildegi batean zintzilikaturik dagoen lautada batetik igaroz, Aloixa-gañe izena duena. Hemendik, bidezidor aztarna batzuk, Egurbidera kontu handiz iristea ahalbidetzen dute. Igoera oso arriskutsua da lur bustiarekin.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |