Egurra Ta Kitto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Egurra Ta Kitto
Datuak
Jatorria Azpeitia (Gipuzkoa)
Musika mota ska, rock
Urteak 2008 -
Produkzioa
Diskoetxea(k) Mauka
Taldekideak
Iker Vela
Orhantza Alegria
Julen Arrieta
Iñigo Mendia
Iñigo Izuskiza
Aitor Letamendia
Aritz
Ainara
Gari
Arretxe

Egurra Ta Kitto 2008an Azpeitian sorturiko ska rock musika taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko udan sortu zen taldea da. Azpeitiko lokal txiki batean ensaiatzen hasi eta hilabete batzuetan lokalean kantuak sortzen aritu ondoren 2008ko abenduan eman zuten lehen kontzertua. Euskaraz abesten dute hainbat gairen inguruan: Euskal Herriaren zapalkuntza egoera, presoak, tortura, festak, euskera, parranda, maitasuna, sexua, hipokrisia...

2010eko martxoan urola-kostako presoen aldeko martxarako "Pausoz Pauso" abestiaz gain beste 6 kanta grabatu zituzten Ondarroako Santos Records estudioan eta "Argituko du" izeneko diska kaleratu zuten. Kontzertu ugari eman ondoren, diska berria prestatzeko denbora bat hartu zuten eta 2011ko martxoan estudiora sartu ziren, "Lurrikara" izeneko lan berria grabatzera. Hurrengo diskoa Zuentzat! izan zen.

2015ean Aritz, Gari eta Arretxek taldea utzi zuten eta hauen ordez Iker, Julen eta Aitor sartu ziren. Talde honek beste bi diska atera ditu, Egurra ta kitto eta Gure ordua.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iker, abeslaria
  • Julen, baxua
  • Orhantza, gitarra
  • Aitor, tronboia
  • Iñigo, tronpeta
  • Iñigo, bateria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argituko du (2010)
  • Lurrikara (2011)
  • Zuentzat! (2013, Mauka)
  • Egurra ta kitto (2015, autoekoiztua)
  • Gure ordua (2016, Mauka)