Eguzkierripa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eguzkierripa Aramaioko (Araba) auzo bat da, Ibarreko elizatean barne dagoena. Haraneko baserririk zaharrenetarikoak auzo honetan daude, Maskaño baserria esaterako, 1454. urtean eraiki zuten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkierripako jaiak Andre Mariaren omenez ospatzen dira, irailaren 8an. Jaiak, hala ere, hilaren bigarren asteburuaren inguruan izaten dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.