Ekoizteko ahalmen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomian, ekoizpen-ahalmena edo ekoizteko ahalmena enpresa, sektore ekonomiko edo eskualde bateko ekonomia batek ekoiztu dezakeen kopuru handiena da, uneko kapital eta lan-baliabide guztiak erabiltzen badira. Sarri, epe batean izandako ekoizpena ekoizteko ahalmen osoaren ehuneko gisa adierazten da (enpresa bat bere ekoizpen ahalmenaren %70ean dagoela aipatuz, adibidez). Era horretan, koiuntura ekonomikoa ebaluatzeko erabiltzen den adierazle ekonomiko bat, izaten da, ekoizteko ahalmenaren ehuneko txiki baten erabilpenak ekonomia bateko inbertsioaren atzerakada ekartzen baitu, esaterako. Beste alde batetik, enpresa bat bere ekoizteko ahalmenaren mugan dagoenean, gehiago ekoiztu ezin duela eta kapital-aktibo berriak behar dituela ere adierazten da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]