El Avión

Wikipedia, Entziklopedia askea
El Avión
Datuak
Motanekazaritzako elikagaien enpresa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1923
webgune ofiziala

Dulces El Avión, S. A. gozokigintza arloko errioxar enpresa da.[1] 1928an sortu zuten Logroñon.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gozokien eskaria gero eta handiagoa zenez eta fabrikazioak leku gehiago eskatzen zuenez, 1948an hasierako Avenida de Navarratik egungo Avda. de la Pazera aldatu zen. Bertan hasi zen txokolatez bustitako toffeeak egiten, urte haietan erabat berritzailea izan zen gozokia.

1970eko hamarkadan, berriro ere hedapen-arrazoiengatik eta gozoki gogorren fabrikazioarekin jarraitzeko, batez ere SINTOX karamelu balsamikoarena, Cascajosko industrialdera aldatu zen, eta, azkenik, 2001ean instalazio moderno batzuk eraiki ziren La Portalada II industrialdean, non hirugarren belaunaldiak produktu berriak sortzen jarraitzen duen, hala nola Sotoko mazapana, mazaquitoa (mazapanezko bonboia), marraskinoko gereziak edo txokolatez bustitako fruitu melatuak. Dulces El Avión da gaur egun kafe eta esne pilulak egiten dituen Logroñoko enpresa bakarra. 1985ean Dulces El Avión, S. A. bihurtu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La avioneta de Dulces El Avión remonta el vuelo» La Rioja 2019-12-11.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.