El Burgo de Osma-Ciudad de OsmaSoriako probintziako udalerria da. Soriatik 59 kilometrora dago. 2008ko erroldaren arabera 5.158 biztanle zituen 289,35 km²-ko azaleran. Historikoki bertan aurkitzen diren bi herrietatik datorkio izena: Osma hiria eta El Burgo de Osma hiribildua. El Burgo de Osmako barruti judizialeko eta Tierras del Burgo eskualdeko burua da.
Uxama Argaela zeltiberiar kastroa gertu izan arren, Osma Goi Erdi Aroko gune historikoa da, eta El Burgo de Osma, berriz, Jasokundeko Andre Mariaren eraikuntzarekin eta, VI. mendean, Osmako elizbarrutia, Espainiako zaharrenetakoa, sortzearekin sortu zen inguruko hiribildua da. Osmak botere feudalari obeditzen zion; Burgok, berriz, erlijiosoari. 1962an interes turistikoko hiribildu izendatu zuten, eta 1993an multzo historiko-artistiko.