Hiria, antzinako Segontia Lanka, zeltiberiarra, arebakoa, erromatarra, musulmana eta kristaua izan da hurrenez hurren. Antzinatean garrantzi handia izan zuen Estrabon, Apiano, Plinio eta Diodoro Sikulo bezalako autoreek aipatua izanda. Arkeologia Museo Nazionaleko Protohistoria aretoan bertoko K.a. II. mendeko burdinazko eta zeramikazko hainbat pieza daude ikusgai.