El Cabrero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
El Cabrero
Bizitza
Izen osoa José Domínguez Muñoz
Jaiotza Aznalcóllar1944ko urriaren  19a (74 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak Anarkosindikalismoa eta abeslaria
Izengoitia(k) El Cabrero
Genero artistikoa flamenkoa
Musika instrumentua ahotsa

José Domínguez Muñoz (Aznalcóllar, 1944), El Cabrero izengoitiz ezagunagoa dena, espainiar abeslaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik dabil ahuntzain bezala, eta egun, oraindik, lanbide hau flamenkoarekin uztartzen du. Bere ibilbide artistikoa 1972an hasi zuen, La Cuadra taldean, Sevillan, bira bat egin zuen Espainian eta Europako hainbat herrialdetan. Izugarrizko arrakasta izan zuen birak eta 1973. urtean beste bira bati ekiten dio bakarlari moduan, Genevako Théâtre de l’Atelierren debutatzen du.

1975. urtean grabatzen du bere lehenengo diskoa. Bost urte geroago, bi sari irabazi zituen Kordobako Flamenko Lehiaketa Nazionalean. 1990eko hamarkadan Gilberto Gil edo Chick Corearekin festibal batzutan topo egin zuen. CGT sindikatuak Chiapasen alde argitaratutako Chiapas: los ritmos del espejo diskoan parte hartu zuen. Reincidentes taldearekin ere kolaborazioak egin izan ditu, eta Marea taldeak bertsionatu izan du “El Cabrero”. Arlo politikoan, libertario bezala definitzen da. Elkarlanean aritu izan da Izquierda Unidako Juan Manuel Sánchez Gordillo, militante independentista eta andaluzistarekin, Andaluziako parlamentaria dena, eta 1970eko hamarkadatik aurrera etengabe aritu da lanean mugimendu anarkista eta Lanaren Konfederazio Nazionala (CNT-AIT) sindikatuan, bertako kide ere izan zen.

2012. urtean, bira bat hasi zuen bere 40 urteko musika ibilbidea ospatzeko.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diálogo sin artificios
  • Sin Remache
  • Como el viento de poniente
  • Por la huella del fandango
  • De La Cuadra a La Carbonería
  • Encina y cobre
  • Le sigo cantando a Huelva
  • Dale alas
  • Que corra de boca en boca (1992)
  • Luz de luna
  • A mí me llaman Cabrero
  • A paso lento
  • Tierras duras
  • A esta tierra que es mi mare
  • Así canta El Cabrero
  • Por los caminos del viento
  • Paris 94 LIVE
  • Pastor de Nubes (2011)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]