Edukira joan

El Capricho

Koordenatuak: 43°23′01″N 4°17′34″W / 43.383679°N 4.292743°W / 43.383679; -4.292743
Wikipedia, Entziklopedia askea
El Capricho
Kultura ondasuna
Gaudiren El Capricho eraikin edo etxalekua.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Kantabriako udalerriComillas
Koordenatuak43°23′01″N 4°17′34″W / 43.383679°N 4.292743°W / 43.383679; -4.292743
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1883
Arkitektura
ArkitektoaAntoni Gaudí
Estiloamodernismo katalana
Ondarea
BICRI-51-0003828-00000
Webgune ofiziala

El Capricho (euskaraz Gutizia) 1883an Antoni Gaudí arkitekto katalandarrak proiektatutako eraikina da eta bere laguntzailea zen Cristòfor Cascante i Colom zuzendaritzapean Kantabriako Comillas udalerrian eraiki zen. Bere benetako izena Villa Quijano da, Comillasko Markesa zen Claudio López Bru edo Comillasko Markesa zenaren Máximo Díaz de Quijano bere koñatuak eraikina egiteko enkargua egin baitzuen, honekin ekialdeko eran eraikitako udako egoitza bat izateko asmoz. Eraikuntza lanak 1883 eta 1885 bitartean burutu ziren.

Eraikinaren ikuspegi bat.

Gaudí zena Joan Martorellen laguntzailea izan zen Comillasko markesaren Sobrellanoko Jauregiaren eraikuntza prozesuan, honetan zehar jauregiaren kaperako altzariak proiektatu zituelarik[1]. Horregatik jauregiaren alboko ostatutxo bat eraikitzeko enkargua jaso zuen, El Capricho izango zena. Gaudík ekialdeko erako proiektu bat burutu zuen, lan garaikideak diren Bartzelonako Vicens Etxearekin paraleloki; ziurrenik 1876ko bere unibertsitate garaian proiektatutako ontziraleku batean iradokitu zen[1].

El Caprichok oinarri luzea du, 15 x 36 metroko azalera du; sotoa, solairua eta ganbara bat ditu, persiar alminar itxurako dorre zilindriko batekin, zeramikaz erabat estalia. Sarrerak ateburudun arkua eta lau zutabe ditu, Vicens Etxearen antzera hosto eta txoriekin apainduriko kapitelekin[2]. Areto edo egongela nagusia gillotinazko leihodun lehiateengatik nabarmentzen da, eta arabiar erako estukozko ganga faltsuez estalitako erreleku bat ere badu[3].

Apainduran eguzkilorearen gaia errepikatzen du; bestalde harlandua, adreilua, burdina eta zeramika bezalako materialeak katalandar arkitektoaren ezaugarri diren itxura ludiko eta organikoekin tartekatzen ditu. Nabarmentzekoa da baita ere Gaudík El Caprichon erabilitako kolore biziak, zeramika orlegia, eta harri eta adreilu gorri eta horiak elkar konbinatuz.

1977an eraikinaren zaharberritze bat egin zen, honetan arabiar teilak fibrozementuzko plakengatik ordezkatu zirelarik.[4]

Gaur egun El Capricho eraikina jatetxe bat da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eguzkiloreen zertzelada.
  1. a b Bassegoda, Gaudí o espacio, luz y equilibrio, 109. orr.
  2. Bassegoda, Gaudí o espacio, luz y equilibrio, 110. orr.
  3. Crippa, Gaudí, 15. orr.
  4. Bassegoda, Gaudí o espacio, luz y equilibrio, 110. orr,

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]