El crack (1981eko filma)
El crack (1981eko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1981 | |||
Izenburua | El crack | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Spain (en) ![]() | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | krimenezko filma, film dramatikoa, misteriozko zinema, thrillerra eta crime literature (en) ![]() | |||
Iraupena | 119 minutu | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | José Luis Garci | |||
Gidoigilea(k) | Félix Murcia (en) ![]() | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | José Luis Garci | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Félix Murcia (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Jesús Glück Sarasibar | |||
Argazki-zuzendaria | Manuel Rojas | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Madril | |||
![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
El crack (euskaraz Cracka) 1981eko José Luis Garci espainiar zinema zuzendariaren zinema beltzezko filma bat da. Bertan, Alfredo Landa, María Casanova, Manuel Tejada, José Bódalo, Miguel Rellán, Francisco Vidal, Raúl Fraire, Maite Blasco, Mayrata O'Wisiedo eta José Manuel Cervino aktoreek antzeztu zuten. Filma honek Germán Areta (Alfredo Landa) detektibe pribatuaren istorioa azaltzen du.
Filma honetan 1970eko hamarkadaren hasiera eta 1980ko hamarkadaren hasierako Madrilgo Gran Vía eta Sagar Handia (New York) parekatzen dira, betiere estatubatuar zinema beltzaren ukitua emanez, filmaren hasierako "Dashiell Hammetten omenez" esaldia zinema beltzaren generoa eta Maltako belatza eleberriari eginiko omenaldia delarik. Filmak bere garaian izandako arrakastaren ondorioz El crack II jarraipena filmatu zen. Filmaren izenburuak garai hartan Espainian bizi zen une politiko eta sozialari aipamen egiten dio.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madril, Germán Areta (Alfredo Landa) detektibe buruargia eta printzipio irmodun gizasemea da. Francisco Medina (Raúl Fraire) enpresaburuak bahitutako Maite (Mónica Emilió Prieto) alaba topatu dezan kontratatuko du. Honela, Areta intriga, suspense eta bortizkeria nahas-mahas batean barneratuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alfredo Landa: Germán Areta, Zorria. Polizia-ohia eta detektibe pribatua.
- María Casanova: Carmen
- Manuel Tejada: don Alberto, Ederra edo Rocky. Multinazional batentzat lan egiten duen polizia-ohi ustela.
- Raúl Fraire: Francisco Medina. Aretaren bezeroa berria, Ponferradako merkataria, Aretati abotatzea eragotzi eta ondorioz emalgaldu bilakatu zen alaba topatzea eskatuko dio.
- Miguel Rellán: Cárdenas, Mairua
- José Bódalo: don Ricardo, Aitona. Germán Areta polizia zenean zuen buruzagia.
- Mónica Emilió Prieto: Maite, Carmenen alaba.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El crack II (1983)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El crack filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- El crack filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Gaztelaniaz)
- 1981eko filmak
- José Luis Garcik zuzendutako filmak
- Alfredo Landak antzeztutako filmak
- Miguel Rellánek antzeztutako filmak
- José Bódalok antzeztutako filmak
- José Luis Garcik ekoitzitako filmak
- Espainiako filmak
- Neo-noir
- Polizia filmak
- Detektibe filmak
- Drama filmak
- Madrilen girotutako filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak