El plano de Alí-gusa-no
El plano de Alí-gusa-no | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Francisco Ibáñez |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Argitaletxea | Editorial Bruguera |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko komikiak |
Hizkuntza | gaztelania |
Telesaila | Mortadelo eta Filemon |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1974 |
El plano de Alí-gusa-no Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen abentura bat da.
Argitalpen ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen aldiz sail eran Mortadelo aldizkarian argitaratu zen, 203. zenbakitik (1974ko urriak 10), 213.erarte (1974ko abenduak 23). Ases del Humor bildumaren 32. album monografikoan jaso zen 1970ean eta Colección Oléren 101. zenbakian 1995ean.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alí-gusa-no izeneko txerpolari mairu batek hamar pertsonari lur oso eguzkitsu bat saldu die zenbait milioigatik.
Alí-gusa-nok kontratua lurraren planoan bertan sinatu eta hamar zatitan banatu zuen, bana erosleetako bakoitzarentzat. "Lur oso eguzkitsu" hura, azkenean "Bab el Sek Ajo" basamortua zen, ezertxo ere balio ez duena. Baina orain lur horietan uranio aberastua dagoela deskubritu da, eta lurraren planoaren hamar zatiak biltzen dituena milioidun bihurtuko da. Eta A.B.U.E.L.Ak (Agentes Bélicos Ultramarinos Especialistas Líos Aberrantes) kosta ahala kosta hamar zati horiek bildu nahi ditu.
Mortadelok eta Filemonek erosleak aurkitu eta babestu behar dituzte, baita planoaren zatiak bildu ere, lurra legeztatzeko eta hala jabeek diruaren euren zatia lor dezaten. Erosleetako bat Filemon da.
Eragina eta ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioa Les Douze Travaux de Benoît Brisefer belgiar komikian oinarritua egon liteke. Bietan agertzen da bere lurraldea horietan gai baliotsu bat (petrolioa belgiar komikian eta uranio aberastua honetan) agertzen den arte itxuraz oso balio urria duten zatietan banatzen duen arabiar jeke bat. Alabaina, istorioaren ondorengo garapena erabat ezberdina da.
Hau da A.B.U.E.L.A. erakunde etsaia agertzen den lehen komikia. Ibáñezek ondorengo komiki batzuetan ere erabili zuen, La tergiversicina kasu, baina Bruguera Equip delakoa izan zen bere abenturetako ohiko etsai bezala gehien erabili zuena.
Aurrekoa A las armas |
Mortadelo eta Filemonen abenturak 1974 |
Ondorengoa Pánico en el zoo |