Francisco Ibáñez Talavera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau komikilari kataluniarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Francisco Ibáñez».
Francisco Ibáñez Talavera
Francisco Ibáñez.jpg
Bizitza
JaiotzaBartzelona1936ko martxoaren 15a (86 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, idazlea, komiki gidoilaria, umorista grafikoa eta marrazkilaria
Lantokia(k)Bartzelona
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakManuel Vázquez eta André Franquin
MugimenduaBruguera school (en) Itzuli
Genero artistikoakomikia
IMDB: nm0406619 Edit the value on Wikidata

Francisco Ibáñez Talavera (Bartzelona, 1936ko martxoaren 15a) gaztelaniazko komikien egile kataluniarra da. Editorial Bruguera argitaletxeko egile nagusietakoa da.

Mortadelo eta Filemon dira Ibañezen pertsonaiarik ospetsuenak, 1958an sortuak. Beste ezagun batzuen artean El botones Sacarino, Rompetechos eta Pepe Gotera eta Otilio daude.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco Ibáñez 2008an.

Espainiako estatuko komikiaren historiako pertsonaia ezagunenetakoa, Mortadelo pertsonaia hain zuzen (Mortadelo y Filemón, agencia de información), sortu zuen. Bera izan da, gainera, Bruguera eskolaren estiloa finkatu duena, kostunbrismoa, kritika soziala eta pertsonaien nortasunean eta abenturen nolakotasunean nabari den surrealismo kutsua bateratuz.

1969tik aurrera T.I.A.ren agente (Lurreko eta Aireko Ikerketa Teknikari) bihurtutako Mortadelo transformista famatuaz eta bere ugazabaz gainera, komikien munduko asmaketa bikainenetakoak egin zituen, esate baterako, 13, Rue del Percebe, orrialde bakarrean etxebizitza oso bati bizia emanez komiki lerro bakoitzean istorio bat kontatzen duena, edota Rompetechos; La familia Trapisonda, un grupito que es la monda; El botones Sacarino eta Pepe Gotera y Otilio, chapuzas a domicilio.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco Ibañez Madrilgo liburuaren ferian.
  • Mortadelo y Filemón, agencia de información (1958).
  • La familia Trapisonda, un grupito que es la monda (1958).
  • Felisa y Colás (1958).
  • 13, Rue del Percebe (1961).
  • Godofredo y Pascualino viven del deporte fino (1961).
  • Ande, ríase usted con el arca de Noé (1961).
  • Increíble pero mentira (1961).
  • Polito, tipo duro (1961).
  • El botones Sacarino (1963).
  • Rompetechos (1964).
  • Pepe Gotera y Otilio (1966).
  • Chicha, Tato y Clodoveo, de profesión sin empleo (1985).
  • 7, Rebolling Street (1987).
  • Doña Pura y Doña Pera vecinas de la escalera.
  • Don pedrito que está como nunca.
  • El doctor esparadrapo y su ayudante gazapo.
  • Tete Cohete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Ibáñez Talavera Aldatu lotura Wikidatan