Mortadelo eta Filemon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mortadelo eta Filemon (Mortadelo y Filemón jatorrizko gaztelaniazko bertsioan) gaztelaniazko komiki sorta arrakastatsua da, Francisco Ibañez bartzelonarrak 1950eko hamarkadaren amaieran sortutakoa, Pulgarcito aldizkarian Mortadelo y Filemón, agencia de información izenarekin. Izan ere, Jose Escobar hirikidearen Zipi eta Zaperen aurretik, Espainian egindako komiki lanik itzuliena da.

Pertsonaia nagusiak Mortadelo eta Filemón Pi lankideak dira: lehenengoak, mozorrotzeko gaitasun apartekoak, xelebrearena egiten du; bigarrenak, serioarena.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikoteaz gain, El Superintendente Vicente (edo El Súper, TIAko buruzagia), Profesor Bacterio (TIAko irakasle eroa), Ofelia (Superren idazkaria, Mortadeloz maitemindua), Irma (beste idazkaria, hala Mortadelo nola Filemon erakartzen dituena).

Beste hizkuntza batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazki bizidunetakoez gain, aktore errealekin egindako bi film zinemaratu dituzte orain arte: La gran aventura de Mortadelo y Filemón (2003) eta Mortadelo y Filemón. Misión: Salvar la Tierra (2008).