El tiempo entre costuras
El tiempo entre costuras | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | María Dueñas |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | El tiempo entre costuras |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
ISBN | 978-84-8460-791-5 |
OCLC | 421018760 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberri historikoa |
Hizkuntza | gaztelania |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
El tiempo entre costuras María Dueñasek plazaratutako eleberria da. 2009ko ekainaren 9an argitaratua, idazlearen opera prima izan zen, Misión Olvido (2012), La templanza (2015) eta Las hijas del Capitán (2018) lanen aurrekoa.[1] Argitaratu zenetik, kritika onak jaso zituen, bai eta profesionalen eta irakurleen onarpena ere.
2019an berrogei hizkuntzatara itzulia izan zen eta bost milioi ale saldu ziren hirurogeita hamar ediziotan.[2]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sira Quiroga da tramaren protagonista, eta Madrilgo jostun umil bat izatetik Espainiako gerra zibilean eta Lehenengo Mundu Gerran girotutako espioitzan nola murgiltzen den kontatzen du. Maitasuna beti tarteko, momentu zailenetan pertsonok nola erreakzionatzen dugun kontatzen du, nola baldintzatzen gaituzten gure balioek erabakiak hartzeko orduan, eta, batez ere, norberak bere bidea jorratzeko ausardia eta indarra goresten ditu; are eta gehiago XX. mende hasierako emakume gazte batez ari garenean.[3]
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sira Quiroga / Sira Alvarado Quiroga / Arish Agoriuq: protagonista
- Ramiro Arribas: Siraren maitalea.
- Dolores Quiroga: Siraren ama
- Ignacio Montes: Siraren lehen mutil-laguna.
- Marcus Logan: kazetaria
- Gonzalo Alvarado: Siraren aita
- Candelaria Ballesteros "La Matutera": pentsioaren jabea
- Félix Aranda: artista
- Manuela Godina: jostun-tailerraren jabea
- Claudio Vázquez: komisarioa
- Jamila: marokoar neskamea
- Manuel Da Silva: portugaldar enpresaria
- Beatriz Oliveira: idazkaria
- Joâo: txoferra
- Don Anselmo: irakaslea
- Juan Luis Beigbeder: espainiar militarra
- Rosalinda Powell Fox: Beigbederren maitalea
- Alan Hillgarth: ingeles espioia
- Ramón Serrano Suñer: espainiar politikaria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Las novelas de María Dueñas» lahoradigital 2019-6-19.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Así se tejió hace una década 'El tiempo entre costuras', la historia de una ocupación olvidada» eldiario.es.
- ↑ «Jostun umil bati musikala» Berria 2024-2-22 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |