Elebeltz topagunea

Koordenatuak: 43°15′43″N 2°01′09″W / 43.26203°N 2.01917°W / 43.26203; -2.01917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elebeltz Sorkuntza eta Eztabaida Askerako Topagunea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLasarte-Oria
Koordenatuak43°15′43″N 2°01′09″W / 43.26203°N 2.01917°W / 43.26203; -2.01917
Map

Elebeltz Sorkuntza eta Eztabaida Askerako Topagunea Lasarte-Oriako leku autogestionatua da.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasarte-Orian 80. hamarkadan eta 90. hamarkadaren erdira arte gaztetxe bat egon zen. Gaztetxea bota ondoren, zenbait urtez okupazio mugimendua isilik egon ostean, Txorimalo Gazte Kolektiboa sortu zen 2000. hamarkadan. Bere helburuetako bat herriko gazteentzako gaztetxea lortze bazen ere, jarduera gehiago antolatu zituen, Multimusikala esaterako [1][2][3][4][5]. Txorimalo Gazte Kolektiboak ia hamarkada batez Multimusikala antolatu zuen. Txorimalo Gazte Kolektiboa desagertu ondoren, Lasarte-Orian Akelarre Gazte Kolektiboa zen. Gazte Kolektibo honek ere zenbait jarduera burutu zituen [5].

Egungo jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko abenduaren bukaeran okupatu zuten hutsik zegoen biltegia. Okupatutako guneari Elebeltz Sorkuntza eta Eztabaida Askerako Topagunea izena jarri zitzaion[6] Garbiketak burutu ostean, zenbait jarduera antolatzen hasi ziren. Tartean aipagarriak dira: hainbat kontzertu [7], ikasketa ezberdinak [8], jardunaldi internazionalistak [9], agroekologia eta autogestio jardunaldiak [10], Askapenaren formazio mintegiak [11]...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]