Elena López Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena López Agirre
Bizitza
JaiotzaMadril, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta musikaria

Elena López Agirre (Madril, 1956) espainiar idazlea da, gaztetatik Gasteizen bizi dena. XX. mendeko euskal rock mugimenduari buruzko hainbat liburu idatzi ditu[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Kazetaritza ikasketak egin zituen[2]. 1985ean Egin egunkariko Bat, Bi, Hiru musika gehigarrian idazten hasi zen eta aldi berean Gasteizko Potato reggae taldean gitarjole sartu zen[3]. Taldeko Pedro Espinosa kidearekin batera Aianai Kultur Elkartea sortu zuen[4].

1996an Del txistu a la telecaster liburua idatzi zuen eta bertan Euskal Rock Erradikala deitu zenaren historia azaldu zuen. 1998an Potato taldearen historia idatzi zuen eta 2013an Hertzainak taldearena. 2015ean euskal musikaren historian garrantzitsuak (baina ezezagunak) izan diren 25 emakumezkoren biografiak idatzi zituen[5].

2022an "Bajando la colina. De las orquestinas a los conjuntos. Vitoria 1940-1980" dokumentala egin zuen. Gasteizko kaleetako musika jarduera azaltzen du eta horretarako 50 elkarrizketatik gora egin ditu[6].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Del txistu a la telecaster (1996)
  • Potato, la utopía de una Euskadi tropikal (1998)
  • Historia del Rock Vasco: edozein herriko jaixetan (2011)
  • Hertzainak. La confesión radical (2013)
  • Neskatxa maite. 25 mujeres que la música vasca no debería olvidar (2015)

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bajando la colina. De las orquestinas a los conjuntos. Vitoria 1940-1980 (2022)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Tipos Infames: Autor: LÓPEZ AGUIRRE, ELENA» www.tiposinfames.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Elena López Agirre – Catarata» www.catarata.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  3. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-01-05). «Elena López Aguirre y Pedro Espinosa: músicos, periodistas, escritores y curiosos» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  4. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Elena López Aguirre: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  5. Santamaria, Ivan. (2023-08-13). «Musikak ahantz ez ditzan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  6. «Elena Lopez Aguirre presenta el documental Bajando la colina. De las orquestinas a los conjuntos. Vitoria 1940-1980 - prentsa» prentsa.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]