Elena Muñoz Perez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Muñoz» orritik birbideratua)
Elena Muñoz Perez

Bizitza
JaiotzaAgurain, 1997 (26/27 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
BizilekuaGasteiz
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfarmazialaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (2021eko urtarrilaren 29a -
Jasotako sariak

Elena Muñoz Pérez (Agurain, 1997) farmazia ikasketak egin zituen ikerlaria da, UPV/EHUko NanoBioCel taldean ari da tesia egiten eta ikertzaile gazteentzako Txiotesia lehiaketa irabazi zuen 2022an. Bihotzez Gasteiztarra den Aguraindarra da.[1]

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko terapia berri bat du ikergai. Hesteetako hanturazko gaixotasuna, kronikoa den patologia da; kausa ezezaguneko eta sendabiderik gabeko patologia. Tamalez, munduan 6-8 milioi gaixok pairatzen dutena. Sintoma ugariko koadro klinikoa sortzen du: hesteetako min oso larriak, beherakoak, kolikoak eta pisu galera handiak. Tamalez, sendabiderik gabeko gaixotasun larria da, pazienteen bizi-kalitatea asko okertzen duena eta askotan bilakaera txarra daukana. Kasu askotan, hesteak mozteko kirurgia luzeak egin behar dira paziente larrienen bizitza salbatzeko. Gaur egungo tratamenduak gaixotasunaren sintomak hobetzean oinarritzen dira, baina ez sendatzean. Gainera, oso tratamendu oldarkorrak dira, eta askotan ez dira eraginkorrak.[1][2]

3D inprimagailu egokitu bat erabiltzen dute hidrogelezko supositorioak inprimatzeko. 3D supositorioak hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko terapia aurreratu eta eraginkor batekin kargatzen dute: zelula amen sekretomarekin. Horrela giza zelulek sortzen duten tratamendua modu eta toki egokian aplikatzea lortzen dute.

Tesiaren 2. urtean murgilduta zebilen 2022an eta lehiaketako bere lehen txioa honakoa zen: '1, Atzo nire amak nire tesiaren izenburua galdetu zidan. Nik erantzun nion: Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko zelula ama mesenkimaletako serkretomaz kargatutako hidrogeletan oinarritutako ondeste-formulazioen 3D inprimaketa. Bere aurpegia hemen behean: #txiotesia6'.[3][2]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari originalenaren sarian.[4] Originaltasuna goraipatu zuten epaileek, txioetan azalpenak amari ematen zizkion .[1] 106 parte hartzaileen artean nagusitu zen Muñoz Txiotesia lehiaketa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]