Txiotesia lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txiotesia lehiaketa
Datuak
MotaZientzia saria
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera2013
webgune ofiziala

Txiotesia gazteen artean zientziaren dibulgazioa sustatzeko UEUk 2013z geroztik antolatzen duen lehiaketa da. Parte hartzaileek Twitterreko 6 txiotan azaldu behar dute beren tesi-lana. Horrekin unibertsitatean eta euskaraz aritzen diren ikerlari gazteek elkarren artean ezagutzeko eta beren arteko komunikazioa eta lankidetza erraztea lortu nahi da.

Estitxu Garai eta Itxaro Perez 2013ko irabazleak

Lehenengo ekitaldia 2013an izan zen, gero, 2014z geroztik, bi urterik behin antolatu da. Lehenengo lehiaketan 86 ikerlariren 516 txio argitaratu ziren.[1] Aldi bakoitzean bi sari banatzen dira: txio-sorta ulergarrienarena eta txio-sorta originalena.

#txiotesia lehiaketak
#txiotesia Urtea Txioak Lehiakideak Txio ulergarriena Txio originalena
#txiotesia1 2013 516 86[2] Estitxu Garai Artetxe[3] Itxaro Perez Urzelai[4]
#txiotesia2 2014 777 46[5][6][7] Itziar Gonzalez[8] Eneko Bidegain[9]
#txiotesia3 2016 814 52[10] Uxoa Iñurrieta[10] Iraia Muñoa[10]
#txiotesia4 2018 589 34[11] Naima El Bani Altuna[12] Juanmari Agirreurreta[13]
#txiotesia5 2020 444 74 Ainhoa Gonzalez Pujana[14] Eider Urkola Ezeiza
#txiotesia6 2022 636[15] 106[16][17] Jone Bilbao[18] Elena Muñoz Perez[19]

2022ko txiotesia6[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko azaroaren 22an egin zen txiotesiaren 6. edizioa. 2019/2022 urte bitartean defendatutako tesiak edo 2022an egin-bidean zeudenak aurkeztu zitezkeen lehiaketan. guztira 106 aurkeztu ziren, 58 emakume eta 48 gizon.[20]

Unibertsitate hauekin loturiko tesiak ziren: UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA/NUP, Deustuko Unibertsitatea, UNED, Miamiko Unibertsitatea, Nancyko Unibertsitatea, UPPA, Valladolideko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, eta Madrilgo Complutense Unibertsitatea.

Ikerketa-zentro hauetako ikertzaileak izan ziren parte-hartzaileen artean: IKER, BERCeko (Basque Excellence Researc Center) BC3, Biofisika, Achucarro, BCBL, CFM, BCAM eta DIPC zentroetakoek; BRTAko (Basque Research & Technology Alliance) AZTI, CIDETEC, CICbioGUNE,  CICbioMAGUNEkoek eta hainbat institututakoek: Biodonostia, Polymat eta Biocrucesekoek. Eta hainbat eta hainbat ikertaldetakoek: DREAM, ELEBILAB, MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas), NOR, Gluten3S, Hegoa, AFIT, Nanobiocel, Laslab, Molbiol-Cancer, ZIBIO, KideOn, ENEDI, NUMAPS, Ibai ekologia, Deusto Physical Therapiker, Gaixotasun konplexuen Genetika eta Epigenetika, Parte Hartuz...

Jakintza-arlo hauetako lanak izan dira, besteak beste: Memoria, Soziolinguistika, Ekologia, Ekonomia, Komunikazioa, Kazetaritza, Biomedikuntza, Polimeroak, Osasuna, Artea, Klima, Enpresa, Literatura, Musika, Filosofia, Ingeniaritza, Kimika, Hezkuntza, Hizkuntzalaritza, Zuzenbidea, Genetika, Zinema...

Hauek izan ziren epaimahaikideak: Uxoa Iñurrieta, Miren Berasategi, Oskar Gonzalez, Jon Mentxakatorre eta Eider Urkola.

2022ko Txiotesia6 lehiaketako sei txio irabazleak (Txio ulergarrienak, Jone Bilbao). Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektua aztertzen fitoplankton eta aldagai fisiko-kimikoen analisien bidez.[21]

Euskarazko ikerlari gazteentzako foroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira euskarazko ikerlari gazteen ikerketa-lana zabaltzeko asmoak dituzten beste foro edo sari batzuk. Ikergazte kongresua eta Koldo MItxelena Saria aipagarriak dira.

Ikergazte kongresua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikergazte saridunak 2017an

Txiotesiaren helburu bera duen Ikergazte kongresua bi urterik behin antolatzen du UEUk 2015etik ikerlari gazteen topalekua izateko. 200 baino gehiago izaten dira partaideak eta 140 artikulu inguru aurkeztu izan dira aldi bakoitzean. Ekitaldi bakoitzean 8 sari banatzen dira:[22]

  • Arlo bakoitzeko sariak (Giza zientziak, Gizarte zientziak, Zientziak eta Natura zientziak, Osasun zientziak eta Ingeniaritza eta arkitektura).
  • Euskal Herriko garapenerako ikerketa interesgarrienaren Udalbiltza saria.
  • Mikroaurkezpen onena.
  • Poster digitalen #IkerTxio saria:

Koldo Mitxelena Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko tesietarako Koldo Mitxelena Saria bi urterik behin antolatzen dute Euskaltzaindiak eta EHUk 2008az geroztik.[23]

Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa zientzialariak Txiotesia lehiaketa irabazleak 2016an
2018ko Txiotesia lehiaketaren sari banaketa. Naima El Bani bideo konferentziaz eta erdian Juanmari Agirreurreta
Lehen Txiotesiako parte hartzaileak (2013)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irureta Azkune, Onintza. (2013-12-01). «86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  2. Irureta Azkune, Onintza. (2013-12-01). «86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  3. «Estitxu Garai: “Gabezia ez da euskarazko publizitatearena, arazoa publizitate-agentzia handien lan egiteko erarena da” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  4. «Ama,irakurriko ipuin hau?-Bai maitia:peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko minbizietan2011.-Eta zer dira peptidasak? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  5. «46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia2 lehiaketan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  6. «Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira #Txiotesia2 lehiaketako irabazleak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  7. «#txiotesia2: txioak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  8. «Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazio automatikoa euskararen tratamendu automatikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  9. «"1. Mundu Gerra Eskualduna-n" Alemanen aurka herraz, 7.000 ale erraz zabaltzen ziren euskaraz eta zer idazten zuten gerraz? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  10. a b c Berria. «Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa irabazle 'txiotesien' hirugarren lehiaketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  11. «Naima El Bani geologoa eta Juanmari Agirreurreta filosofoa dira txiotesia4 lehiaketako irabazleak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  12. «Ipar Altantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  13. «Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  14. «Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola dira #txiotesia5 lehiaketako irabazleak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  15. «#Txiotesia6 Txioen laburpena - TBX.eus» tbx.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  16. «Txiotesia 6ko txio guztiak batera — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU) (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  17. «Jone Bilbao eta Elena Muñoz dira #Txiotesia6 lehiaketako irabazleak» El Diario Vasco 2022-12-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  18. Bilbao, Jone. (2022-11-22). «Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektua aztertzen fitoplankton eta aldagai fisiko-kimikoen analisien bidez — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  19. Muñoz, Elena. (2022-11-22). «Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko zelula ama mesenkimaletako serkretomaz kargatutako hidrogeletan oinarritutako ondeste-formulazioen 3D inprimaketa — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  20. «#txiotesia6: datuak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  21. «Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektua aztertzen fitoplankton eta aldagai fisiko-kimikoen analisien bidez — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  22. «Ikergazte kongresuko sariak banatu dituzte — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  23. «Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]