Elisabet Augusta Sulzbachekoa
Elisabet Augusta Sulzbachekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elisabeth Marie Aloise Auguste von Pfalz-Sulzbach |
Jaiotza | Mannheim, 1721eko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Weinheim, 1794ko abuztuaren 17a (73 urte) |
Hobiratze lekua | San Migel eliza (Munich) |
Familia | |
Aita | Count Palatine Joseph Charles of Sulzbach |
Ama | Countess Palatine Elisabeth Auguste Sofie of Neuburg |
Ezkontidea(k) | Karlos Teodoro Bavariakoa |
Haurrideak | |
Familia | |
Leinua | Wittelsbach-eko etxea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Elisabet Augusta Sulzbachekoa (1721eko urtarrilaren 17a - 1794ko abuztuaren 17a) Wittelsbach etxeko kondesa izan zen, Josef Karlos Sulzbachekoaren eta Elisabet Augusta Neoburgekoaren alaba. Bere aitona Karlos III.a Filipe Palatinatukoa zen, printze-hauteslea.
1742ko urtarrilaren 17an bere lehengusu Karlos Teodoro Palatinatukoa eta Bavariakoarekin ezkondu zen. Elisabet eta Karlos Teodororen arteko ezkontza 1733an adostu zen, hau baitzen Karlos III.a Filiperen oinordeko gizon bakarra eta, hildakoan, Karlos Teodoro izango baitzen printze-hauteslea.
Ezkontza bizitza ez zen oso alaia izan, eta Elisabet Augustak ez zuen lortu haurdun geratzea 18 urte pasa ziren arte. 1761eko ekainaren 28an seme bat izan zuten, Frantzisko Luis Josef izenekoa, hurrengo egunean hil zena. Hortik aurrera bikotae bereiztu zen, eta bakoitza bere aldetik bizi izan zen.
Karlos Teodorok hainbat maitale eta seme izan zituen, Isabel jauregian itxita zegoelarik, erditzean hiltzeko beldurrarekin. 1793an, frantziar tropen aurrerapena zela eta, Weinheimera joan zen. 1794an hil zen eta bere senarra berriro ezkondu zen Maria Leopoldina Austria-Estekoarekin, hainbat seme-alaba sortuz.