Edukira joan

Elizabeth Bugie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Bugie
Bizitza
Jaiotza1920ko urriaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza2001eko apirilaren 10a (80 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRutgers Unibertsitatea
Douglass Residential College (en) Itzuli
Tesi zuzendariaSelman Abraham Waksman
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, liburuzaina eta mikrobiologoa
Enplegatzailea(k)Merck & Co.

Elizabeth Bugie Gregory (1920ko urriaren 5a - 2001eko apirilaren 10a) Estatu Batuetako biokimikaria izan zen, estreptomizina identifikatu zuena, mycobacterium tuberculosiaren aurkako antibiotiko aktiboa.[1][2]

Bugieren aita, Charles Bugie, bigarren mailako ikasketak egitera baino ez zen iritsi, baina konpromiso handia hartu zuen alabaren heziketarekin.[3] Madeline Turbett izan zuen ama. Bugiek mikrobiologia ikasi zuen New Jersey College for Women delakoan. Maisutza egin zuen Rutgerseko Unibertsitatean, eta han Selman Waksmanekin lan egin zuen.[3] Mikrobioen aurkako hainbat substantzia garatu zituen.[4][5] Bere masterreko tesia, Production of antibiotic substances by aspergillus flavus and chaetomium cochliodes, flabizinaren eta kaetominaren ekoizpenaren optimizazioari buruzkoa zen.[6][7]

Bugie mikrobioen aurkako bilaketan aritu zen, landareak herbehereetako zumarraren gaixotasunetik babesteko.[8] 1944an, Bugie, Waksman eta Schatzek estreptomizina identifikatu zuten lurreko organismoen laboreetan, mycobacterium tuberkulosiaren aurkako antibiotiko aktiboa.[9][10] Bugieri esan zioten ez zela garrantzitsua bere izena patentean egotea, egunen batean ezkondu eta familia bat izango baitzuen.[3][11] Selman Waksmanek Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen 1952an eta errekonozimendu osoa jaso zuen.[3] Waksmanek Bugie Albert Schatz baino gehiago inplikatu zela aurkikuntzan esan zuen,[12][13] eta Bugiek, azkenik, estreptomizinaren patentearen eskubideen % 0,2 jaso zuen.[14]

Ondoren, Bugiek mikromonosporina ikertu zuen, bakterio gram-positiboen aurka aktibatutako glukoproteina pigmentatua.[15] Merck & Co-rentzat lan egin zuen, azido pirazinoikoa eta penizilina mycobacterium tuberkulosiaren aurkako antibiotiko gisa ebaluatuz. Seme-alabak hazi ondoren, Bugie akademiara itzuli zen Bibliotekonomia ikastera.[3][7]

Bugieren alaba, Eileen Gregory, mikrobiologoa da Rollins Collegen.[3]

Estreptomizinaren aurkikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estreptomizinaren aurkikuntzan hiru pertsonak zeresan handia izan zuten, hots, Waksman, Shatz eta Bugiek, geroago Elizabeth Gregory bezala ezagutua. Elkarrekin lan egin zuten azken finean, talde gisa, estreptomizina ezagutzeko. Waksmanek historikoki errekonozimendurik handiena jaso zuen.

Estreptomizinaren azterketari eta aurkikuntzari egindako ekarpenei erreparatuz gero, Bugie-k Shatzek baino askoz ere ekarpen handiagoa egin zuen.[12] Hala ere, partaide bakoitzak jasotzen zuen ordainaren banaketa irregularra izan zen. Schatzek Waksman auzitara eraman zuen eskubideak lortzeko,[3] baina bakoitzak bere zatia lortu zuenean, Waksman-ek %10a jaso zuen, Schatz-ek %3a, eta laborategiko gainerako kide guztiek azken %7a, Bugie-k %0,2a jaso zuen.[16]

1944an argitaratutako antibiotikoaren aurkikuntzaren artikuluan, Bugieren izena bere bi kideen ondoan agertzen da. Ez da gauza bera gertatzen patentearen agirian, ez dago Elizabethen arrastorik.[7] Patentea sortu zenean, ez Waksmanek ez Shatzek ez zuten Bugie sartu, eta esan zuten ez zuela axola noizbait ezkondu eta haurrak izango zituelako.[17] Patentea hasiera batean sinatu zenean, Bugie-k zinpeko aitorpena sinatu zuen.[18] Zinpeko aitorpen honetan, Bugiek adierazi zuen Waksman eta Shatzek estreptomizinari buruz informatu zutela eta ez zuela estreptomizinaren aurkikuntzan parte hartu.[18] Shatzek azaldu zuenez, "Waksmanek lana egiteko eskatu izana bere talentu eta gaitasunen testigantza izan zen", benetan zenbateko eragina izan zuen eta horren gutxi konpentsatu zuen erakutsiz.[16]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2019-10-05). «Elizabeth Bugie Gregory, bioquímica» Mujeres con ciencia (kontsulta data: 2024-06-21).
  2. (Ingelesez) «Apr 14, 2001, page 1 - Pittsburgh Post-Gazette at Newspapers.com» Newspapers.com (kontsulta data: 2024-06-20).
  3. a b c d e f g (Ingelesez) «Elizabeth Bugie – the invisible woman in the discovery of streptomycin» The Scientista Foundation (kontsulta data: 2024-06-20).
  4. Waksman, Selman A.; Bugie, Elizabeth. (1943-09). «Strain Specificity and Production of Antibiotic Substances» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 29 (9): 282–288. ISSN 0027-8424. PMID 16578091. PMC 1078613. (kontsulta data: 2024-06-20).
  5. (Ingelesez) Journal of Bacteriology 1944-11: Vol 48 Iss 5. American Society for Microbiology 1944-11 (kontsulta data: 2024-06-20).
  6. (Ingelesez) «Production of antibiotic substances by aspergillus flavus and chaetomium cochliodes» rutgers.primo.exlibrisgroup.com (kontsulta data: 2024-06-20).
  7. a b c (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2019-12-19). «Elizabeth Bugie Gregory, la microbióloga que tumbó la tuberculosis» Mujeres con ciencia (kontsulta data: 2024-06-21).
  8. (Ingelesez) Waksman, S. A.; Bugie, E.. (1943-10-01). «Action of Antibiotic Substances Upon Ceratostotnella ulmi» Experimental Biology and Medicine 54 (1): 79–82.  doi:10.3181/00379727-54-14310. ISSN 1535-3702. (kontsulta data: 2024-06-20).
  9. (Ingelesez) «History of medicine - 20th Century, Advancements, Innovations | Britannica» www.britannica.com 2024-05-06 (kontsulta data: 2024-06-20).
  10. (Ingelesez) Schatz, A.; Bugle, E.; Waksman, S. A.. (1944-01-01). «Streptomycin, a Substance Exhibiting Antibiotic Activity Against Gram-Positive and Gram-Negative Bacteria.*» Experimental Biology and Medicine 55 (1): 66–69.  doi:10.3181/00379727-55-14461. ISSN 1535-3702. (kontsulta data: 2024-06-20).
  11. «Elizabeth (Bugie) Gregory - published landmark article in 1944» Pittsburgh Post-Gazette: 1. 2001-04-14 (kontsulta data: 2024-06-20).
  12. a b (Ingelesez) «Selman Waksman and Antibiotics - Landmark» American Chemical Society (kontsulta data: 2024-06-20).
  13. «Streptomycin — arrogance and anger | News | Pharmaceutical Journal» web.archive.org 2018-08-17 (kontsulta data: 2024-06-20).
  14. «Their Dispute Over Discovery of Streptomycin Is Settled» www.albertschatzphd.com (kontsulta data: 2024-06-20).
  15. (Ingelesez) Journal of Bacteriology 1947-03: Vol 53 Iss 3. American Society for Microbiology 1947-03 (kontsulta data: 2024-06-20).
  16. a b «Obiturary: Elizabeth Gregory / Did McCandless woman get fair shake for role in discovery of streptomycin?» web.archive.org 2021-11-29 (kontsulta data: 2024-06-21).
  17. (Ingelesez) «The Forgotten Women of the Antibiotics Race» Lady Science 2021-07-22 (kontsulta data: 2024-06-21).
  18. a b Wainwright, Milton. (1991). «Streptomycin: Discovery and Resultant Controversy» History and Philosophy of the Life Sciences 13 (1): 97–124. ISSN 0391-9714. (kontsulta data: 2024-06-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]