Elkin Lucena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elkin Lucena
Bizitza
Jaiotza Medellín1939  (79/80 urte)
Jarduerak
Jarduerak medikua

Elkin Lucena Quevedo (Medellín, 1939) kolonbiar genetista da. Bera izan zen Latinoamerikan haur probeta bat jaiotzea lortu zuen lehenengoa. Medikuntzako ikasketak egin zituen Bogotako Santafe Unibertsitatean, eta esterilizazioan espezializatu zen. Gai horri buruzko ezagutzen transferentziarako zentroaren antolatzaile izan da. Genetikaren alorrean egin dituen ekarpenei esker, hainbat sari irabazi ditu, bai bere herrialdean, bai atzerrian: Andrologo Gorena saria Sao Paulon (1987), Andrologiako Elkarte Panamerikarrak emana; Giza Ugalketako Espezialista, Peruko Elkarte Zientifikoak emana, eta Kolonbiako Andrologia Elkarteak egiten duen ohorezko aipamena (1991).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]