Elliot Carter

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elliot Carter (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1908ko abenduaren 11 - 2012ko azaroaren 5a) musikagilea izan zen.

1960tik 1980ra bitartean, orkestra-konposizio handiak egin zituen: Kontzertu bikoitza (1961), Kontzertua (1969); lehenaz esan zuen Stravinskik Ameriketako lehen maisulan musikala zela. Aipagarriak ditu beste obra hauek ere: Pianorako kontzertua (1965), Hiru orkestren sinfonia (1977), Penthode (1985) eta Hiru aukera (1986-1989). Kritikari batek esan zuenez, literaturan Joycek izan zuen balioaren parekoa da Carterrek musikan izan duena.

Erreferentziak