Igor Stravinski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Igor Stravinski
Igor Stravinski
Datu pertsonalak
Izen osoa Igor Fiodorovitx Stravinski
Jaio 1882ko ekainaren 17a
San Petersburgo (Errusiar Inperioa)
Hil 1971ko apirilaren 6a
New York (Ameriketako Estatu Batuak)


Igor Fiodorovitx Stravinski[1]errusieraz: Игорь Фёдорович Стравинский— (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1882ko ekainaren 17aNew York, Ameriketako Estatu Batuak, 1971ko apirilaren 6a) musikagilea, piano-jotzailea eta orkestra zuzendaria izan zen. Errusiaz gain, Suitza, Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuak izan zituen bizileku. Herritartasunez errusiar jaioa, frantses eta estatubatuar herritartasunak hartu zituen gerora.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi urte zituela hasi zen pianoa ikasten. 1903-1906. urteetan Rimski-Korsakov musikagilearekin aritu zen ikasten. 1908an Ballets Russes (Errusiar Balletak) taldearen enpresaburu eta zuzentzaile Sergei Diaghilev ezagutu zuen. Hark eskatuta L'Oiseau de feu («Suzko txoria», 1910) balleta idatzi zuen, Parisen aurkeztu zena arrakasta handiarekin. Handik aurrera, ospe handiko lanak idazten hasi zen, Le sacre du printemps («Udaberriaren sagaratzea», 1913), bereziki, XX. mendeko musikaren giltzarrietako bat izan dena.

Italian, Alemanian eta Errusian barrena ibili zen Diaghilevekin. Lehen Mundu Gerran Suitzan bizi izan zen, 1920-1939. urteetan Parisen, eta azkenik, 1939. urtetik aurrera, Estatu Batuetan, Hollywooden batez ere.

Stravinskik estilo eta teknika ugari landu zituen bere musikan: errusiar artean eta kulturan oinarritutako musika, doinu, lerro eta erritmo errepikatuak eta musika tresnen moldaketa guztiz berria, jazzaren elementuak, neoklasizismoa, disonantzia eta serieko musika.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Operak:

  • Erresinula (1909-14)
  • Mavra (1922)
  • Oedipus Rex (1927)
  • The Rakes´s Progress (1953)

Balletak:

  • Suzko txoria (1910)
  • Stravinsky Igor 1929 by F Man. Germany.jpg
    Petrouchka (1911)
  • Udaberriaren sagaratzea (1911-13)
  • Pulcinella (1920)
  • Ezteiak (1923)

Musika tresnetarako:

  • Ragtime (1918), 11 musika tresnentzat
  • Salmuen sinfonia (1930) koru eta orkestrarako
  • Bibolin eta orkrestrarako kontzertua (1931)
  • Ebony Concert (1945), jazz bandarako
  • Hileta eresia J.F. Kennedyrentzat (1964)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igor Stravinski Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: 156. araua: Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.