Edukira joan

Elon Musken Tesla Roadsterra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elon Musken Tesla Roadsterra
Fabrikazioa
FabrikatzaileaTesla Motors
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Eraikuntza 2009
Espazio jaurtiketa 2018ko otsailaren 6a
JabeaElon Musk -
Masa1.250 kg

Elon Musken Tesla Roadster automobila kirol prestazioak dituen auto elektriko bat da, 2018ko otsaileko Falcon Heavy espazioko hegaldian orbitan jartzeko eta marketina egiteko balio izan zuena, Eguzkiaren satelite artifizial bihurtuz orduan. Autoa eta suziria Tesla eta SpaceX enpresen produktuak dira, hurrenez hurren, Elon Musk buru duten enpresenak.[1] Espaziora jaurti baino lehenago, 2010eko Roadster hau Musken jabetza pertsonala izan zen, etxetik lanera joateko erabiltzen zuen. Espaziora jaurtitako lehen ekoizpen kometzialeko automobila da.

Jaurtiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autoa, suziriaren bigarren etapan sartua joan zen, eta Marteren orbita gurutzatzen duen orbita heliozentriko eliptiko batean kokatu zen.[2] Orbita Eguzkitik 1,66 unitate astronomikotako (au) distantziara dago gehienez. Roadsterraren ikuskizunaren bideo seinalea misioaren kontrol-zentrora bidali zuten, eta zuzenean eman zuten.

Roadsterra (morez) lurretik (orbita urdina) nola irten zen erakusten du graifkoak, baita nola geratu den eguzkiaren inguruko orbita finko batean.

Autoaren osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazioan dagoelarik autoa, gidariaren eserlekuan dago "Starman", eskala osoko giza maniki bat, Spacexen espazio jantzi batez jantzia. Eskuineko eskua bolantean du eta ezkerreko ukondoa leiho irekiaren gainean pausaturik zituela jarri zuten. Manikiari David Bowieren "Starman" abestiaren izena jarri zioten, eta autoaren soinu sistemam Bowieren "Space Oditty" abestia begiztan jarri zuten jotzen jaurti aurretik.

Douglas Adamsen The Hitchhiker's Guide to the Galaxy eleberriaren kopia bat doa autoan, eta liburu horri erreferentzia egiten dion eskuoihal bat ere bai. Proiektuan lan egin zuten langileen izenak dituen plaka bat autoaren azpian jarri zuten, "Gizakiek Lurrean egina" leloarekin.[3] Autoak Isaac Asimoven Fundazioaren trilogiaren kopia bat ere badarama 5D disko optiko batean. Iraupen luzeko dentsitate handiko datuak biltegiratzeko kontzeptu-proba bat da, Arch Mission Foundation erakundeak emana Muski.[4][5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. LaMonica, Martin. (September 21, 2009). «Tesla Motors founders: Now there are five» CNet.
  2. Harwood, William. (February 8, 2017). «'Starman' puts Earth in the rearview mirror» CBS News.
  3. Musk, Elon. Printed on the circuit board of a car in deep space. .
  4. Chris Taylor. (February 9, 2018). «Forget the Tesla, Elon Musk launched the first books in an ever-lasting space library» Mashable.
  5. Eric Olson. (February 14, 2018). «Backing Up Humanity: First Arch Launched on Falcon Heavy» IEEE GlobalSpec.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]