Eloy Moreno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eloy Moreno

Bizitza
JaiotzaCastelló de la Plana1976ko urtarrilaren 12a (48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaJaume I.a Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria

Eloy Moreno Olaria (Castelló de la Plana, 1976ko urtarrilaren 12a - ) gaztelaniaz jarduten duen idazle espainiarra da. El bolígrafo de gel verde izeneko lehen eleberriak ezagun egin zuen[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kudeaketako Informatikako injenieritza tekniko ikasketak egin zituen Jaume I.a Unibertsitatean eta Castellóko udaletxean hasi zen lanean.

2009an El bolígrafo de gel verde idatzi zuen eta 3.000 kopia saldu ondoren Espasa argitaletxeak fitxatu zuen. Gaur egun 200.000 kopia saldu ditu eta Penguin Random House taldeak lortu ditu haren eskubideak. Ingelesera, italierara, neerlanderara, taiwanerara eta errusierara itzuli da, besteak bete.

2013an Lo que encontré bajo el sofá atera zuen. Toledon kokatzen da istorioa eta hiri hartan bisita gidatua eginez aurkeztu zuen liburua. Ordutik hainbat ibilaldi gidatu egin izan ditu hirian, 300 pertsona ere biltzen dituelarik[2].

2015ean Cuentos para entender el mundo (euskaraz: Mundua ulertzeko ipuinak)[3] proiektua burutu zuen. Antzinako ipuin herrikoiak hartu eta ikuspegi modernoa ematen die. Dagoeneko hiru liburu atera ditu.

2018an Invisible (euskaraz: Ikusezin)[3] liburua atera zuen eta berehala kokatu zen zerrendetako lehen postuetan. 2022ko martxorako dagoeneko 52 edizio izan zituen eta mundu zabalean editatu da; Italian, Errusian, Turkian, Serbian, Lituanian, Ipar Mazedonian, Portugalen, Ukrainan, Hego Korean, Txinan eta Alemanian. 2020an Disney+ plataformak adierazi zuen eleberrian oinarrituriko telesaila prestatzen hasia zela[4].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009: El bolígrafo de gel verde
  • 2013: Lo que encontré bajo el sofá
  • 2015: Cuentos para entender el mundo (euskaraz: Mundua ulertzeko ipuinak)[3]
  • 2015: El regalo
  • 2016: Cuentos para entender el mundo 2 (euskaraz: Mundua ulertzeko ipuinak 2)[3]
  • 2018: Invisible (euskaraz: Ikusezin)[3]
  • 2018: Cuentos para entender el mundo 3 (euskaraz: Mundua ulertzeko ipuinak 3)
  • 2019: Tierra
  • 2021: Juntos, col. Cuentos para contar entre dos
  • 2021: Diferente
  • 2021: Lo quiero todo, col. Cuentos para contar entre dos
  • 2022: Invisible, col. Cuentos para contar entre dos (euskaraz: Ikusezin, albuma. Biren artean kontatzeko ipuinak)[3]
  • 2023: Las reglas del Ratoncito Pérez

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011: Premio Onda Cero Castellón, El bolígrafo de gel verde eleberriagatik
  • 2017: IES Benjamín de Tudela Eleberri Saria, El regalo eleberriagatik
  • 2019: Yoleo Saria, Invisible eleberriagatik
  • 2019: Hache Saria, Invisible eleberriagatik
  • 2020: El Corte Inglés Gazteentzako eleberriaren Saria, Invisible eleberriagatik
  • 2021: Cento Saria (Italia) Gazte Literatura, Invisible eleberriagatik
  • 2021: Book Trailers Fundación Planeta, Tierra eleberriagatik
  • 2023: Premi Menjallibres, Diferente eleberriagatik

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) delectoralector. (2013-08-26). «EL BOLIGRAFO DE GEL VERDE - ELOY MORENO» De lector a lector (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  2. (Gaztelaniaz) «LO QUE ENCONTRÉ BAJO EL SOFÁ / Eloy Moreno» www.viajesporcastillalamancha.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  3. a b c d e f www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Eloy Moreno Olaria-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  4. (Gaztelaniaz) «'Invisible': la nueva serie española de Disney Plus+ que adapta la novela de Eloy Moreno» Diez Minutos 2023-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]