Elur-lore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elur-lore
Edelweiss
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Asterales
Familia: Asteraceae
Generoa: Leontopodium
Espeziea: Leontopodium alpinum
Cass. 1822

Elur-lorea edo Edelweiss (Leontopodium alpinum) Asteraceae familiako landare bat da. Larre alpetarretan eta europar mendilerro garrantzitsuenetako garaiera handietako harriarteetan talde txikitan hazten den lore bat da, braktea sendo, haragitsu eta bilo fin batekin estaliak, zuri, berdexka eta horixka arteko tonalitateekin.

Mendi garaiera handitako lore ikurra da; horren ondorioz, denbora luzean ustiatua izan da eta toki askotatik desagertu da. Gaur egun lore hau hazten den herrialdeetan babestua dago.

Edelweiss izena, germaniar jatorrikoa da. Izenak, "zuri noblea" edo "zuri garbia" esan nahi du.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Sound of Music filmean Edelweiss izena daraman kantu bat dago, ia mundu guztian Alemanian eta Austrian izan ezik, Austriako bigarren ereserki nazional antzekotzat hartu zena. Baina, benetan, filmerako espresuki idatzitako kantu bat baino ez zen izan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elur-lore Aldatu lotura Wikidatan