Emak Bakia (1926ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emak Bakia (1926ko filma)
Jatorria
Sortzailea(k)Man Ray
Argitaratze-data1926
IzenburuaEmak-Bakia
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
baliorik ez
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Honen izena daramaEmak Batia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm mutua eta Zinema esperimentala
Iraupena18 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Man Ray
Gidoigilea(k)Man Ray
Antzezlea(k)
Alice Prin
Jacques Rigaut (en) Itzuli
Man Ray

[[Kategoria:Jacques Rigaut (en) Itzuli antzeztutako film laburrak]]
Ekoizpena
EkoizleaMan Ray
EdizioaMan Ray
Bestelako lanak
MusikagileaDjango Reinhardt
Argazki-zuzendariaMan Ray

IMDB: tt0125073 Filmaffinity: 713297 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau 1926ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Emak Bakia (argipena)».

Emak Bakia (euskaraz jatorrizkoan) Man Ray zinemagileak 1926an egin zuen film esperimentala da. Rayografoak, esposizio bikoitzak eta fokuratze teknikak erabili zituen. Lapurdiko kostaldeko etxe bat da Emak Bakia, eta filmaren plano batzuetan agertzen da. Oskar Alegria zinemagile nafarrak dokumentala egin zuen 2012an (Emak Bakia baita), etxea eta Rayren filma elkarlotuz.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Emak Bakiak fluidoen mekanikako elementuak erakusten ditu, biraka dabiltza objektua eta eguneroko objektuek izan ditzaketen erabilera hutsalak agertzen ditu. Alice Prin (Montparnasseko Kiki) aktoreak kotxe bat eramaten du hirian zehar. Filmaren erdialdean Jaques Rigaut emakume jantziekin agertzen da. Ondoren filmean La raison de cette extravagance jartzen du (nabarmenkeri honen arrazoia). Ondoren kotxe bat iristen da eta pertsona bat jaisten da maleta batekin eraikin batean sartuz. Maletan krabatak daramatza eta erditik mozten ditu. Ondoren hauen esposizio bikoitzak agertzen dira.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmean Pablo Picassoren eskulturak agertzen dira eta Man Rayren beraren objektu matematikoak. Filma estreinatu zenean buruko mina ematen ziola zioen ikusle baten eta isiltzeko eskatu zion beste baten artean borrokaldia izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]