Edukira joan

Pablo Picasso

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Pablo Picasso

(1962)
Ahotsa
director of Museo del Prado (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPablo Diego José Francisco de Paula Juan Nepomuceno María de los Remedios Cipriano de la Santísima Trinidad Ruiz y Picasso
JaiotzaMálaga1881eko urriaren 25a
Herrialdea Espainia
BizilekuaChâteau of Vauvenarg (en) Itzuli
Mas Notre-Dame-de-Vie de Mougins (en) Itzuli
rue des Grands-Augustins (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMas Notre-Dame-de-Vie de Mougins (en) Itzuli eta Mougins1973ko apirilaren 8a (91 urte)
Hobiratze lekuaChâteau of Vauvenarg (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: biriketako edema
bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaJosé Ruiz Blanco
AmaMaria Picasso y López
Ezkontidea(k)Olga Jojlova  (1918ko uztailaren 12a -  1955eko otsailaren 11)
Jacqueline Roque  (1961eko martxoaren 2a -  1973ko apirilaren 8a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaEscola de Arte e Superior de Deseño Pablo Picasso (en) Itzuli
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
(1897 -
Hizkuntzakkatalana
frantsesa
gaztelania
Irakaslea(k)José Ruiz Blanco (en) Itzuli
Isidoro Brocos (en) Itzuli
Antonio Muñoz Degrain (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, diseinatzaile grafikoa, grabatzailea, koreografoa, zeramikaria, kartelgilea, ilustratzailea, argazkilaria, jantzi-diseinatzailea, diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, artista grafikoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria, muralist (en) Itzuli, assemblage artist (en) Itzuli, collagist (en) Itzuli, eszenografoa, marrazkilaria, gidoilaria, artista bisuala eta artista
Lateralitateaezkerra
Lantokia(k)Paris
Royan
Aix-en-Provence
Avignon
Antibes
Schoorl (en) Itzuli
Coruña
Bartzelona eta Madril
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHenri Rousseau, Paul Cézanne, African sculpture (en) Itzuli eta Maria Prymachenko (en) Itzuli
KidetzaAlemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Mugimenduakubismoa
surrealismoa
postinpresionismoa
Izengoitia(k)Pau de Gósol
Genero artistikoagrafikoa
Zeramika
Arte figuratiboa
Autorretratua
erretratua
biluzia
figure (en) Itzuli
margolaritza historikoa
margolaritza mitologikoa
allegory (en) Itzuli
animal art (en) Itzuli
arte abstraktua
paisaia margolaritza
Itsas ikuspegia
izadi hila
Vanitasa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
katoliko ez-elizkoia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

IMDB: nm0681444 Allocine: 898 Allmovie: p56661 IBDB: 25216
Musicbrainz: 9d5f2c22-e2d2-40be-9919-534437143bb3 Discogs: 1397208 IMSLP: Category:Picasso,_Pablo Find a Grave: 7374 Edit the value on Wikidata

Pablo Ruiz Picasso (Málaga, Espainia, 1881eko urriaren 25a - Mougins, Itsas Alpeak, Frantzia, 1973ko apirilaren 8a),[1] Espainiako margolari, eskultore, inprimatzaile, zeramikari eta antzerki diseinatzailea, Frantzian izan zuen artista bizitzaren zatirik handiena. XX. mendeko artistarik garrantzitsuenetako bat izan zen, eta ezaguna da Gorges Braque frantsesarekin mugimendu kubista sortzeagatik, eskultura eraikia asmatu izanagatik, collageen asmakizunagatik, eta estilo desberdin asko garatzen eta arakatzen lagundu zuelako.[2] Bere obrarik ospetsuenen artean daude Avignongo andereñoak (1907) proto-kubista, eta Gernika margolanak (1937), Espainiako Gerra Zibilean alemaniar eta italiar armaden Gernikako bonbardaketaren erretratu dramatikoa.

Picassok aparteko talentua erakutsi zuen bere lehen urteetan, modu naturalean margotuz bere haurtzaroan eta nerabezaroan. XX. mendearen lehen hamarkadan, bere estiloa aldatu egin zen teoria, teknika eta ideia ezberdinekin esperimentatu zuenean. 1906. urtearen ondoren, Henri Matisse artista zaharragoaren obra fauvistak motibatu zuen Picassok estilo erradikalagoak esploratzera, bi artisten arteko lehia emankorra hasiz, gerora kritikoek sarritan arte modernoaren aitzindari izan zirela aitortuz[3][4] [5][6]

Picassoren lana garai ezberdinetan sailkatu ohi da. Geroago izen asko eztabaidatu diren arren, bere obran gehien onartu diren garaiak honakoak dira: Urdina (1901-1904), Arrosa garaia (1904-1906), Afrikako eragina izan zuen garaia (1907-1909), kubismo analitikoa (1909-1912), eta kubismo sintetikoa (1912-1919) edo kristal garaia ere deitua. 1910eko hamarkada amaierako eta 1920ko hamarkada hasierako Picassoren lanen zati handi bat estilo neoklasikoa da, eta 1920ko hamarkadaren erdialdeko lanek sarritan surrealismoaren ezaugarriak dituzte. Azken aldera egindako artelanek, lehenagoko estiloetako elementuak uztartzen dituzte. Bere lanak Europa eta mundu osoko museo eta bildumetan daude. Horrez gain, beste genero batzuk ere jorratu zituen, hala nola marrazkia, grabatua, liburuen ilustrazioa, eskultura, zeramika, eta antzerki produkzioetarako jantzien eta eszenografiaren diseinua. Literatura lan labur bat ere badu.

Bere bizitza luzean aparteko emankortasuna izan zuen, eta ospe unibertsala eta dirutza izugarria lortu zuen bere lorpen artistiko iraultzaileengatik, XX. mendeko artearen pertsonaiarik ezagunenetako bat bilakatuz.

Arlo politikoan, Picassok bakezale eta komunistatzat zuen bere burua. Espainiako Alderdi Komunistako eta Frantziako Alderdi Komunistako kidea izan zen hil arte,[7] 1973ko apirilean gertatu zena, laurogeita bat urte zituela, "Notre-Dame-de-Vie" izeneko bere etxean,[8][9] Frantziako Mougins herrian. Vauvenargako (Bouches-du-Rhone)  gazteluko parkean lurperatuta dago.[10]

Pablo Picasso Lola arrebarekin 1889an.

Pablo Diego José Francisco de Paula Juan Nepomuceno Cipriano de la Santísima Trinidad Ruiz Picasso (bere jaiotza agiriaren arabera) edo Pablo Diego José Francisco de Paula Juan Nepomuceno María de los Remedios Crispiniano de la Santísima Trinidad Ruiz y Picasso (bere bataio ziurtagiriaren arabera),[11] hainbat santu eta senideen ohorez osatutako izen sorta.[12] José Ruiz y Blasco eta María Picasso Lópezen lehen semea izan zen. 1881eko urriaren 25ean jaio zen Malagan, familia burges batean. Picassok bi arreba izan zituen, Dolores (1884-1958) eta Concepción (1887-1895). Katolikoa bataiatu bazuten ere, Picasso ateo bihurtuko zen geroago.[13] Bere birraitona amaren aldetik, Tommaso Picasso Italiako Sori udalerrian 1787an jaioa, Espainiara joan zen bizitzera 1807an. [14]

Picassoren familia, sozial maila ertainekoa zen. Aita margolaria zen, eta hegaztien irudikapen naturalistetan espezializatu zen. Bizitza osoan, Ruiz arte irakaslea izan zen Eskulangintza Eskoletan, eta baita museoetako zaharberritzailea. Ruizen arbasoak aristokrata txikiak izan ziren.

Picassok gaztetatik marrazteko grina eta trebetasuna erakutsi zituen. Bere amaren arabera, lehen hitzak "piz, piz" izan ziren, lapitzaren laburtzearena.[15] Zazpi urtetik aurrera, Picassok bere aitaren prestakuntza artistiko formala jaso zuen, figuraren marrazkian eta olio-pinturan. Ruiz artista akademiko eta hezitzaile tradizionala zen, eta bere ustez, trebakuntza egokia maisuen kopia diziplinatua eginaz lortu behar zen, eta giza gorputza igeltsu-roletatik eta modelo bizidunetatik margotuz. Semea artearekin bakartua agertu zen, beste klaseko lanen kalterako.

Familia A Coruñara aldatu zen 1891n, aita irakasle aritu baitzen bertako Arte Ederretako Eskolan. Ia lau urte eman zuten bertan. Halako batean, aitak semea margotzen aurkitu zuen, uso baten zirriborro amaitu gabearen gainean. Bere semearen teknikaren zehaztasuna ikusita, istorio apokrifo batek kontatzen du Ruizek sentitu zuela hamahiru urteko Picassok bera gainditua zuela,[15] eta margolaritzari uko egitea erabaki zuen, nahiz eta geroagoko margolan batzuk badira.

1895ean, Picasso traumatizatuta geratu zen bere zazpi urteko arreba Conchita difteriagatik hil zenean.[16] Qndorioz, familia Bartzelonara joan zen bizitzera, eta Ruizek Arte Ederretako Eskolan lanpostu bat lortu zuen. Picasso hirian hazten joan zen, eta tristura edo nostalgia garaietan bere benetako etxea zela esaten zuen.[15] Ruizek konbentzitu egin zituen Eskolako administratzaileak, bere semeak klase aurreratuan sartzeko azterketa egin zezan. Prozesu honek maiz hilabete bat hartzen zuen ikasleentzat, baina Picassok aste baten burutu zuen eta epaimahaiak onartu egin zuen 13 urterekin. Ikasle bezala, Picassok ez zuen diziplinarik, baina geroagoko bizitzan eragina izango zuten adiskidetasunak egin zituen. Aitak estudio txiki bat alokatu zion etxetik gertu, berak bakarrik lan egin ahal izateko. Hala ere, egunero joaten zitzaion bisitan, marrazkiak epaitzera. Eta maiz eztabaidatzen zuten.[17]

Picassoren aitak eta osabak artista gaztea Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia bidaltzea erabaki zuten, estatuko arte eskola garrantzitsuena zelako. 16 urte zituela, Picasso lehen aldiz abiatu zuen bere kabuz, baina instrukzio formala ez zitzaion gustatu, eta matrikulatu ondoren laster utzi zion klaseetara joateari. Madrilek beste hainbat erakargarritasun zituen. Pradoko museoak Diego Velázquez, Francisco Goya eta Francisco Zurbaránen margolanak biltzen zituen. Dena den, Picassok El Grecoren arteanak miresten zituen batez ere; eta haren gorputz-adar luzeak, kolore deigarriak eta aurpegi mistikoak, bere ondorengo lanetan oihartzun handia izango zuten.[18]

1900 aurretik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Picassoren trebakuntza aitarekin, 1890 baino lehenago hasi zen. Bere aurrerapenak Bartzelonako Picasso Museoan dauden hasierako lanen bilduman aurki daitezke, eta bertan, edozein artista garrantzitsuren hasierako erregistrorik zabalenetakoa eskaintzen da.[19] 1893an bere lehen lanen gaztaroaren kalitatea desagertu egin zen, eta 1894. urteaz geroztik, margolariaren karrera hasi zela esan daiteke. 1890ko hamarkadaren erdialdean egindako lanetako errealismo akademikoa Lehen jaunartzea-n (1896) agertzen da,[20] bere arreba Lola irudikatzen duen konposizio handian. Urte berean, 14 urte zituela, Izeba Peparen erretratua margotu zuen, erretratu kementsua eta dramatikoa, Juan-Eduardo Cirlotek epaitu zuena "zalantzarik gabe Espainiako pinturaren historiako handienetakoa."[19]

Bederatzi urte inguru bizi izan zen Bartzelona hirian, nahiz eta udako opor batzuk eta egonaldiak eman Madrilen eta Parisen.[21] 1897an Zientzia eta Karitatea margo-oihala (Picasso museoa, Bartzelona) aurkeztu zuen Madrilgo Arte Ederretako Erakusketa Orokorrean.[22] Bestalde, 1897an bere errealismoan sinbolismoaren eragina erakusten hasi zen, adibidez, naturalistak ez ziren tonu bioleta eta berdeekin egindako paisaia-pintura multzo baten. Ondoren, batzuk diotenez bere aro modernista izan zen 1899-1900. urteetan. Bestalde, Dante Gabriel Rossetti, Théophile Steinlen, Toulouse-Lautrec eta Edvard Munchen lanen aurrean egoteak, Grekoa bezalako maisu zaharrekiko mirespenarekin batera, garai hartako lanetan modernismoaren bertsio pertsonala izatera eraman zuten.[19]

Picassok 1900. urtean orduko Europako arte hiriburua zen Parisera aurreneko bidaia egin zuen. Bertan, lehen adiskide paristarra ezagutu zuen, Max Jacob kazetari eta poeta, frantses hizkuntza eta bere literatura ikasten lagunduko ziona. Laster apartamentu bat partekatu zuten; Maxek gauez lo egiten zuen, Picassok egunez lo eta gauez lanean aritzen zuen bitartean. Garai horretan pobrezia, hotza eta etsipen larriak izan zituen. Bere lanaren zati handi bat erre egiten zuen gela txikia berotzeko. 1901eko lehen bost hilabeteetan, Picasso Madrilen bizi izan zen, eta bertan, Francisco de Asís Soler adiskide anarkistarekin Arte Gaztea aldizkaria sortu zuen, bost ale argitaratzea lortuz. Solerrek artikuluak eskatzen zituen eta Picassok aldizkaria ilustratu, gehienetan pobreen egoera irudikatzen eta kidetzen zuten marrazki ilunekin. Lehen alea 1901ko martxoan argitaratu zen, eta orduan hasi zen artista Picasso izenarekin sinatzen.[19] 1898tik aurrera "Pablo Ruiz Picasso" bezala izenpetzen zituen lanak, eta gero "Pablo R. Picasso" bezala 1901. urtera arte. Aldaketa ez dirudi aitaren figura arbuiatzeko egiten zuenik, baizik eta besteengandik bereizi nahi zuelako. Izan ere, Kataluniako lagunek hasieratik deitzen zioten amaren abizenarekin, Ruiz aitarena baino askoz ezohikoagoa zelako.[23]

Garai urdina: 1901-1904

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Garai urdineko margolanak ikusteko)

Picassoren garai urdina (1901–1904), tonu urdin eta urdin-berdeetan margotutako irudiengatik bereizten da, noizean behin beste kolore batzuekin berotu arren. Garaia Espainian hasi zen 1901eko hasieran, edo Parisen urtearen bigarren erdian.[19] Ama argalak umeekin osatutako margolan asko garai urdinekoak dira, Picassok denbora Bartzelona eta Parisen artean banatzen zuenekoa. Kolorearen soiltasuna eta zenbaitetan gai tristeak erabiltzea –prostitutak eta eskaleak maiz ziren bere pertsonaiak– Picassok Espainian zehar egindako bidaiaren eta Carles Casagemas adiskidearen suizidioaren eragina zela uste da.[24] 1901eko udazkenean hasita, Casagemasen hainbat erretratu margotu zituen, La Vie (1903) koadro alegoriko goibelarekin amaituz, gaur egun Clevelandeko Arte Museoan dagoena.[15]

Aldarte bera zuen Otordu arina (1904) grabaketa ezagunak, gizon itsu bat eta ikusten duen emakumea, biak zargalduak, mahai ia hutsean eserita.[25] Itsutasuna garai hartako Picassoren lanetan errepikatzen den gaia da, Gizon itsuaren bazkaria (1903, Metropolitan Arte Museoa) eta baita Zelestinaren erretratuan (1903). Garai urdineko beste lan batzuk Solerren erretratua eta Suzanne Blochen erretratua dira.

Pablo Picasso 1904an Parisen, Ricard Canals i Llambíren argazkian.

Garai arrosa: 1904-1906

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Garai arrosako margolanak ikusteko)

Garai arrosa laranja eta arrosa koloreak erabiltzen dituen tonu eta estilo arinagoa da, zirkuko jende ugari margotuz, akrobatak eta arlekinak, Frantzian saltinbanki bezala ezagutzen direnak.[15] Arlekina, pertsonaia komiko bat koadroekin estanpatutako jantziekin irudikatua, Picassoren ikur pertsonala bihurtu zen. Picassok Fernande Olivier ezagutu zuen Parisen 1904an, bere maitalea bihurtu zen artista buhamea.[26] Olivier bere garai arrosa izeneko koadro askotan agertzen da, eta sarri berarekin izan zuen gertuko harremana nabari da, eta baita frantziar pinturaren giroaren eragina. Garai honetako margolanen giro ona eta baikorrak, 1899-1901 garaia oroitzen du (hau da, urdina baino aurreragokoa), eta 1904koa bi aldien arteko trantsizio urtea dela esan daiteke.[27]

1904ko apirilean, Picasso Parisko Montmartre auzoan dagoen Bateau-Lavoiren kokatu zen, Paco Durrio bere lagun eskultoreak utziko zion tailer baten. Han Bateau-Lavoiren bizi ziren beste espainiar artistekin harremanetan hasi zen, batez ere Ricardo Canalsekin, urte bereko irailean grabaketa teknika irakatsi ziona, eta bere emaztearekin. Baita Manuel Huguérekin eta Totote emaztearekin, eta Ramón Pichotekin eta Germaine dantzariarekin, hain zuzen Casagemas adiskidearen suizidioaren zergatia izan zenarekin.

1905erako, Leo eta Gertrude Stein arte bildumagile estatubatuarren gogoko bilakatu zen. Haien anaia nagusia Michael Stein eta emaztea Sarah ere, bere lanen bildumagile egin ziren. Picassok Gertrude Steinen eta Allan Steinen ilobaren erretratuak margotu zituen. Gertrude Stein bere patroi nagusia zenez, erositako marrazkiak eta margolanak Parisko bere Saloi informalean erakusten zituen.[28] 1905ean egindako topaketetako batean, Henri Matisse ezagutu zuen, bizitza osorako lagun eta arerio bilakatu zena. Steinstarrek Claribel Coneri eta bere arreba Ettari arte-bildugile estatubatuarrei Picasso aurkeztu zizkieten, eta hauek ere Picassoren eta Matisseren margolanak erosten hasi ziren. Azkenean, Leo Stein Italiara joan zen bizitzera, eta Michael eta Sarah Stein Matisseren patroi bihurtu ziren, Gertrude Steinek Picassoren artelanak biltzen jarraitu zuen bitartean.[29]

1906ko abuztuan, Gósoletik itzuli zenean, Gertrude Steinen erretratura itzuli zen,[30] lana buruz eginez Stein Italian zegoelako, eta aurpegia aldi berean maskara iberiko moduko batera murriztu zuen, geldia eta adierazkorra era berean.[24] Picassok Gertrude Steinen erretratuaren nondik norakoak azaldu zituen: "Denek uste dute ez dela batere erretratua bezalakoa, baina ez du axola, azkenean beraren itxura izango du". Eskultura iberiarren eta saloietan ikusgai zeuden Cézanneren margolanen eraginez, Picassok formak eta bolumenak ikertzen zituen.[31] Filadelfiako arte museoan dagoen Autorretratua paletarekin margoan ikus daiteke emaitza.[32] Arkaismo handikoa izatez gain, 1905az geroztik Picassok metatutako influentziak ere aurreratzen zituen.[24]

1907an, Picasso Daniel-Henry Kahnweilerrek Parisen ireki berri zuen arte galeriara batu zen. Kahnweiler alemaniar arte historialaria eta arte-bildumagilea izan zen, XX. mendeko Frantziako arte saltzaile nagusienetako bat izatera ailegatu zena. Gainera, Pablo Picassok eta Georges Braquek elkarrekin garatu zuten kubismoaren lehen sustatzailea izan zen. Era berean, Kahnweilerrek artista berriak bultzatu zituen, hala nola André Derain, Kees van Dongen, Fernand Léger, Juan Gris, Maurice de Vlaminck eta mundu osotik etorritako beste hainbat, garai hartan Montparnassen bizi eta lan egiten zutenak.[33]

Picasso 1908an.

Afrikako artea eta primitibismoa: 1907-1909

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Garai protokubistako margolanak ikusteko)

Picassorengan Afrikako eragina duen garaia Avignongo andereñoak bere margolanarekin hasten da. Konposizio hori iberiar eskulturan inspiratutako estiloan margotu zuen, baina eskuinaldean dauden bi figuren aurpegiak, 1907ko ekainean Palais du Trocadéroko museo etnografikoan ikusi zituen Afrikako artelanek harrituta utzi ondoren, berriz margotu zituen.[34] Urte hartan bere estudioan ezagunei margolanak erakutsi zizkienean, ia erreakzio unibertsala zirrara eta baliogabetzea izan zen. Matissek haserre baztertu zuen lana, iruzurtzat hartuta.[35] Picassok ez zuen Avignongo andereñoak jendaurrean erakutsi 1916 arte.

Garai protokubista honetako beste lan batzuk Biluzik eskuak jasota (1907) eta Hiru emakume (1908) dira. Garatutako ideia formalek, ondorengo garai kubistetara eramaten zuten zuzenean.

Kubismo analitikoa: 1909-1912

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Garai kubismo analitikoko margolanak ikusteko)

Avignoneko andereñoak abiapuntu bezala hartuz, 1908an Braquek eta Picassok kubismoa formulatzen amaitu zuten.[36] Kubismoa artearen historiaren abiapuntu erradikala izan zen, gainerako abangoardia artistikoek ilusionismo piktorikoa uztera bultzatu zuena. Deskribapen naturalistak baztertzen zituen, ohiko pertzepziotik urrundutako formen konposizioen onurarako, gainazalekin eta hiru dimentsioko egiturekin jokatuz. Kubismo analitikoa margotzeko estilo bat da, Picassok Georges Braquerekin batera garatu zuena, kolore marroi eta neutro monokromoak erabiliz. Bi artistek objektuak bereizi eta "aztertu" egiten zituzten beren formen arabera. Picasso eta Braqueren margolanak garai honetan antzekotasun ugari dituzte. Picassok eta Braquek hasitako teknika honek jarraitzaile ugari izan zituen, hala nola Juan Gris, Francis Picabia, Brancusi, Delaunay eta Albert Gleizes.

Parisen, Picassok Montmartre eta Montparnasse auzoetan lagun ospetsuekin zituen harremanak, besteak beste André Breton, Guillaume Apollinaire poeta, Alfred Jarry idazlea eta Gertrude Stein. 1911n, Picasso atxilotu eta Louvreko Mona Lisaren lapurretaz galdetu zioten. Hasieran susmoa Apollinaireren aurkakoa zen, galeriako lapurretetan historikoa zen Géry Pieretekin zuen adiskidantzagatik. Apollinairek bestalde, Picasso bere lagun mina nahastu zuen, iraganean artistak lapurtuko artelanak ere erosi zituelako. Beldurrez Espainiara deportatua izan zitekeelakoan, Picassok ukatu egin zuen Apollinaire ezagutzen zuenik ere. Geroago, biek margolanaren desagerpenean inolako inplikaziorik gabe geratu ziren.[37][38]

Juan Grisen Picassoren erretratua (1912), kubista estiloan.

Kubismo sintetikoa: 1912-1919

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Garai kubismo sintetikoko margolanak ikusteko)

Kubismo sintetikoa generoaren garapen handiagoa  izan zen, paperezko zatiak (maiz paretetako paperak edo egunkari orrien zatiak) konposizioetan itsatsiz, arte ederretan collagearen lehen erabilera bilakatuz.

1915 eta 1917 artean, Picassok objektu kubista oso geometrikoak eta minimalistak irudikatzen hasi zen, hala nola pipa bat, gitarra bat edo edalontzi bat, noizean behin collage elementuren bat gehituz. "Diamante ebaki karratu gogorrak", John Richardson arte historialariak adierazi duenez, "harribitxi hauek ez dute beti hankaz gora edo behera daudenik adierazten".[39][40] "Izen berria behar dugu izendatzeko", idatzi zion Picassok Gertrude Steini. Maurice Raynalek iradoki zuen "Kristalezko kubismoa". "Gema txiki" horiek Picassok kritikariei erantzuteko sortuak izan daitezke, mugimendutik alde egin zuela aurpegiratu ziotelako, gerra ondorengo klasizismoarekin egindako esperimentazioen bidez.[41]

Ospea eta aberastasuna lortu ondoren, Picassok Olivierrekin utzi egin zuen, Marcelle Humbertekin hasteko, berak Eva Gouel bezala deitzen zionarekin. Picassok obra kubista askotan Evarekiko zuen maitasunaren adierazpenak bildu zituen, eta suntsituta geratu zen 1915ean 30 urterekin gaixotasunagatik heriotza goiztiarra izan zuenean.[42]

1914ko abuztuan Lehen Mundu Gerra lehertu zenean, Picasso Avignonen bizi zen. Braque eta Derain mobilizatuak izan ziren, eta Apollinaire Frantziako artillerian sartu zen, Juan Gris espainiarra kubisten zirkuluan geratu zen bitartean. Gerra garaian, Picassok etenik gabe margotzen jarraitu ahal izan zuen, frantses kideek ez bezala. Bere margoak ilunagoak bilakatu ziren, eta bizitza ondorio dramatikoekin aldatu zitzaion. Kahnweilerren kontratua amaitu egin zen, Frantziatik erbesteratu zenean. Puntu honetan, Picassoren lanak Léonce Rosenberg arte saltzaileak hartuko zituen. Eva Gouel galdu ondoren, Picassok Gaby Lespinasse Montparnasseko koristarekin gehiagora joan ez zen amodio bat izan zuen. Bestalde, 1916ko udaberrian Apollinaire frontetik zaurituta itzuli zenean, adiskidetasuna berritu egin zuten, eta Picassok hainbat marrazki egin zizkion hurrengo hiru hilabeteetan erretratatuz, hala nola, Apollinairen erretratua (bilduma pribatua), estilo errealistan hau ere. [43] Dena den, Picasso gizarte zirkulu berrietan harremanak lantzen hasi zen.[44]

Lehen Mundu Gerraren amaiera aldera, Picasso Serge Diaghileven Errusiako balletarekin konprometitu zen. Garai hartako lagunen artean Jean Cocteau, Jean Hugo, Juan Gris eta beste batzuk zeuden. 1918ko udan, Picasso Olga Khokhlova balleteko dantzariarekin ezkondu zen, eta eztei-bidaia Biarritzetik gertu igaro zuten, Eugenia Errázuriz Txileko arte zaindariaren txalet xarmangarrian.

Picasso Afizionatua margoaren aurrean (Kunstmuseum Basel), Les Clochettes txaletean, 1912ko udan.

Eztei-bidaiatik itzulitakoan diru premian zegoenez, Picassok Paul Rosenberg arte-saltzaile frantziar-juduarekin harreman esklusiboa hasi zuen. Rosenbergen lehen zereginen artean, bikoteari Pariseko bere etxe ondoan apartamentu bat alokatzea izan zen. Bi gizon desberdinen arteko anaia-adiskidetasun sakon baten hasiera zen, Bigarren Mundu Gerraraino iraungo zuena.

Khokhlovak Picasso goi mailako elkarteetan sartu zuen, afari formaleko jaietan, eta 1920ko Parisko aberatsen bizitzaren beste dimentsio batzuetan. Semea izan zuten, Paulo Picasso, moto lasterkaria eta aitaren txoferra izateko haziko zena.[45] Olgarekin ezkondu ondoren eta Pablo lehen semea izan zutenetik, Picassok familia bizitza zoriontsu batez gozatu zuen. Oso bizitza sozial aktiboa zeraman, aristokraziarekin eta Parisko adimentsuekin harremanetan, abangoardiako kritikek bere lorpen artistikoak goraipatzen zituzten bitartean, nahiz eta soilik alderdi formaletan zentratuz, bere lanen elementu intuitiboak eta psikologikoak alde batera utziz. Gizarteak eta kritikoek onartuta, Picasso frantziar tradizioaren zati bezala kontsideratuta zegoen, burgesen aurkako dadaista belaunaldi berriaren gainetik, surrealista bezala ezaguna bihurtuko zen taldea ordezkatzen hasia baitzen.[46] Khokhlovak aristokraziarekin behin eta berriz aritzea nahi zuen arren, Picassoren joera buhamearekin talka egiten zuen, eta ondorioz etengabeko gatazkan bizi ziren. Picassok Diaghileven taldearekin lankidetzan aritu zen aldi berean, Igor Stravinskyrekin lankidetzan 1920an Pulcinella obran. Eta Picassok aukera baliatu zuen, konpositorearen hainbat marrazki egiteko.[47]

1927an, Picassok 17 urteko Marie-Thérèse Walter ezagutu zuen, berarekin harreman ezkutu bat hasiz. Khokhlovarekin zuen ezkontza laster amaitu zen, bananduta, dibortziatuz gero Frantziako legeak jabetza zatitzea eskatzen zuelako. Eta Picassok ez zuen nahi Khokhlovak bere aberastasunaren erdia jasotzea. Biak legez ezkonduta jarraitu zuten Khokhlova 1955ean zendu zen arte. Picassok harreman luzea izan zuen Marie-Thérèse Walterrekin, eta alaba bat izan zuten, Maya izenekoa. Marie-Thérèse egunen baten artistarekin ezkondu egingo zela eta, itxaropentsu bizi izan zen, baina bere burua zintzilikatu zuen Picasso hil eta lau urtera.

Neoklasizismoa eta surrealismoa: 1919-1929

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Garai surrealistako margolanak ikusteko)

1917ko otsailean Picassok Italiara aurreneko bidaia egin zuen.[48] Lehen Mundu Gerraren agitazioaren ondorengo garaian, estilo neoklasikoan aritu zen lanean. "Ordenera itzulera" agerikoa da 1920ko hamarkadan Europako artista askoren lanetan, besteak beste André Derain, Giorgio de Chirico, Gino Severini, Jean Metzinger, Objetibitate Berriko mugimenduko artistak, eta Novecento italiar mugimenduko artistak. Garai hartako Picassoren marrazkiek eta lanek maiz Rafael eta Ingresen artelanak gogoratzen dituzte.

1925ean, André Breton idazle eta olerkari surrealistak Picasso "gutariko bat" izendatu zuen, Iraultza surrealista aldizkarian argitaratutako "Surrealismoa eta pintura" artikuluan, Avignongo andereñoak aurreneko aldiz erreproduzitu zen ale berean. Dena den, Picassok lan kubistak erakutsi zituen 1925eko lehen talde surrealisten erakusketan, eta Surrealismoaren adierazpenean definitzen zen "automatismo psikikoa bere egoera puruan" kontzeptuak ez zion sekula osoki erakarri.[49] Garai horretan irudikari berria eta sintaxi formala garatzen aritu zen bere burua emozionalki adierazteko, "1909az geroztik, neurri handi batean gordeta edo sublimatuta zeuden indarkeria, beldur psikikoak eta erotismoa askatuz", idatzi zuen Melissa McQuillan arte historialariak. Picassoren lanaren trantsizio honek kubismoan zituen arren bere harreman espazialak, "irudikeriaren erritua utziz, Andereñoen primitibismoak eta lan sinbolisten oihartzun psikologikoak gogora ekartzen ditu", idatzi du McQuillanek. Horrela, surrealismoak Picassoren primitibismo eta erotismoarekiko erakarpena berpiztu zuen.[50]

Gernika eta MoMAko erakusketa: 1930-1939

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko hamarkadan, minotauroak arlekina ordezkatu zuen bere lanen motibo arrunt bezala. Minotauroaren erabilera neurri batean surrealistekin zuen kontaktuengatik eman zen, sarritan beraien sinbolo gisa erabiltzen baitzuten, eta Picassoren Gernikan ere ageri da. Minotauroa eta Picassoren maitalea Marie-Thérèse Walter, asko agertzen dira bere grabatuen Vollard serie ezagunean.[51]

Gernika-Lumo hirian kokatua dagoen Picassoren "Gernika" margolanaren horma irudia, azulejuz egina eta neurri osokoa.

1937ko urtarrilean, Josep Lluís Sert arkitekto katalanak horma-irudi handi batekin lankidetzan aritzeko eskatu zion, Parisko Nazioarteko Erakusketaren Espainiako Bigarren Errepublikako pabiloian. Espainiako gobernu hautatuak, Gerra Zibilean matxinatu frankistekin porrota izan zezakeen, Alemania naziaren eta Italia faxistaren laguntza ere bazutelako. Errepublikak munduari frogatu nahi zion espainiar herria eta beraien lorpenak ordezkatzen zituela. Picassok, 1936an Madrilgo Pradoko Museoko ohorezko zuzendari izateko Manuel Azaña Errepublikako presidentearen gonbidapena onartua zuen, baina hala ere hasieran ez zuen gogo larregi horma-irudia egiteko, bai proiektuaren tamainarengatik eta baita inoiz ez zuelako aurretik betekizunik onartu propagandarako. Dora Maarek otsailean pabilioi handi bat aurkitu zuen 7 Grands-Augustinsen kalean, Picassok proiektua gauzatu ahal izateko[52].

Picassoren obrarik ospetsuena Espainiako Gerra Zibilean alemaniarrek burututako Gernikako bonbardaketaren irudikapen hau da. Margo-oihal handi honek gerraren ankerkeriak, basakeriak eta etsipenak biltzen ditu. Bere sinbolismoa azaltzeko galdetuta, Picassok esan zuen: "Margolariari ez dagokio sinboloak definitzea. Bestela, hobe litzateke idaztea eta hainbat hitzetan azaltzea! Irudiari begiratzen dion publikoak sinboloak interpretatu egin behar ditu, berak ulertzen dituen eran".[53][54] Gernika 1937ko uztailean Parisko Nazioarteko Erakusketako Espainiako Pabilioian egon zen ikusgai. Eta ondoren Eskandinavian eta Ingalaterran egin ziren Picasso, Matisse, Braque eta Henri Laurensen 118 lanen erakusketa baten ardatz bihurtu zen. Franco diktadoreak Espainiako gerra irabazi ondoren, margolana Estatu Batuetara bidali zuten Espainiako errefuxiatuentzako dirua eta laguntza biltzeko. 1981 arte New York hiriko Arte Modernoaren Museoan (MoMA) egon zen, Picassok adierazi zuelako margolana ez zela Espainiara eramango bertan askatasuna eta demokrazia ezarri arte.[55]

1939an eta 1940an New York hiriko Arte Modernoaren Museoak, Alfred Barren Picasso-zalearen zuzendaritzapean, bere ordura arteko lan nagusien atzera begirako handia antolatu zuen. Erakusketa honek Picasso ospetsu bilakatu zuen, Amerikako publikoari bere artelanen neurri handia erakutsi zion, eta egindako obraren berrulertzea ekarri zien arte garaikideko historialari eta akademikoei.[56] Jonathan Weinbergen esanetan, "Erakusketaren aparteko kalitatea eta Picassoren ospe izugarria kontutan hartuta, orokorrean Gernikaren eragin politikoa areagotuz... harrigarriro kritikak anbibalenteak izan ziren". Picassoren "estilo aniztasunak" kezkatzen zuen kazetari bat; beste batek ordea, "neurrigabea eta maltzurra" zela esan zuen; eta Alfred Frankensteinek ARTnewsen egindako berrikuspenean, Picasso bai ahoberoa eta bai jenioa zela ondorioztatu zuen.[57]

New Yorketik itzuli zenean, Paristik hirurogeita hamar kilometro ipar-mendebaldera zegoen Boisgeloup gaztelua erosi zuen. Horrela, Boisgeloup Marie-Thérèserekin ihes egiteko aterpea bihurtuko zen. Ukuilua eskultura estudio bat izatera modatu zuen, eta buztinez edo igeltsuarekin berriro modelatzeko nahiak zein maitale gaztearen inspirazioak, igeltsu busti handiak sortzera bultzatu zuten, zalantzarik gabe batzuk izaera sexuala zutenak.[58]

Bigarren Mundu Gerra eta ondoren: 1939-1949

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran, Picasso Parisen egon zen alemaniarrek hiria okupatua zuten bitartean. Picassoren estilo artistikoa ez zen artearen ideal nazira egokitzen eta, beraz, ez zuen garai hartan erakusgai jarri. Gestaporen jazarpen handia izan zuen sarritan. Bere apartamentuaren bilaketa batean, ofizial batek Gernika koadroaren argazkia ikusi zuen. "Hori egin al duzu?" galdetu zion alemaniarrak Picassori; "Ez" –erantzun zuen– "Zuek egin zenuten".[59]

Bere estudiora itzulita, margotzen jarraitu zuen, Oraindik bizitza gitarrarekin (1942) eta Hobi komunaren etxea (1944-48) bezalako lanak ekoizten.[60] Alemaniarrek Parisen brontzezko galdaketa legez kanpo utzi bazuten ere, Picassok jaramonik egin gabe jarraitu zuen, Frantziako Erresistentziak beretzat brontzezko kontrabandoa lortuz.[61]

Garai hartan, Picassok poesia idatzi zuen ordezko irteera bezala. 1935 eta 1959 artean 300 poema baino gehiago idatzi zituen. Asko izenburu gabe, data eta batzuetan idatzita zegoen lekua izan ezik (adibidez, Paris "1936ko maiatzaren 16a"), lan horiek gustukoak, erotikoak eta zenbaitetan eskatologikoak izan ziren, bere bi antzezlan osoak bezalakoak, Buztanetik hartutako desioa (1941) eta Lau neskatxoak (1949).[62][63]

1944an, Paris askatu eta gero, 63 urteko Picassok harreman erromantikoa hasi zuen Françoise Gilot izeneko arte ikasle gazte batekin. Bera baino 40 urte gazteagoa zen. Picasso nekatuta zegoen Dora Maar maitalearekin, eta Picasso eta Gilot elkarrekin bizitzen hasi ziren. Azkenean, bi seme-alaba izan zituzten: Claude (1947) eta Paloma (1949). 1964an Bizitza Picassorekin liburuan,[64] Gilotek abusuzko tratu txarrak eta desleialtasun ugariak deskribatu zituenean, Picassorentzat kolpe gogorra izan zen.

Picassok bera eta Giloten arteko adin desberdintasun handiagoa zuten emakumeekin izan zituen harremanak. Gilotekin jarraitzen zuen bitartean, 1951ean Picassok sei asteko harremana izan zuen Geneviève Laporterekin, Gilot baino lau urte gazteagoa izatez.[65] 70 urterekin, margolan, tinta marrazki eta grabatu askok gazte eder baten maitalea den nano barregarri zaharra dute eredu. Jacqueline Roquek (1927-1986) Vallauriseko Madoura zeramika etxean lan egiten zuen, Frantziako Rivieran, Picassok zeramikak egin eta margotzen zituen lekuan. Jacqueline bere maitalea bilakatu zen, ondoren bigarren emaztea izateko 1961. urtean. Biak elkarrekin bizi izan ziren Picassoren heriotza arte.[66]

Roquerekin ezkontzea Giloten aurkako mendekua ere izan zen. Picassok animatuta, Gilot bere senarrarekin dibortziatu zen Picassorekin ezkondu asmoz, seme-alaben eskubideak ziurtatzeko oinordeko bezala. Baina Picasso jada ezkutuan Roquerekin ezkonduta zegon, Gilotek dibortzio eskaera egin zuenerako. Ondorioz, Claude eta Paloma seme-alabarekin izandako tentsiozko harremana ez zen sekula hobetu.[67]

"Chicago Picasso" 15 metroko eskultura kubista publikoa, Picassok Chicagoko jendeari oparitutakoa.

Ordurako, Picassok etxe gotiko erraldoi bat eraikia zuen, eta Frantziako hegoaldean txalet handiak ordaindu zezakeen, esate baterako, Mas Notre-Dame-de-Vie, Mougins kanpoaldean, eta Proventzako kostaldean. Nazioarteko pertsonaia ospetsua zen, baina sarritan sortzen zuen jakin-mina, artean bezainbeste bere bizitza pertsonalean zegoen.[68]

Azken lanak eta heriotza: 1949-1973

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Picasso izan zen 250 eskultoreetako bat Filadelfiako Arte Museoan 1949ko erdialdean ospatu zen 3. nazioarteko eskultura erakusketan. Berrogeita hamarreko hamarkadan, Picassoren estiloa aldatu egin zen berriro, maisu handien artearen berrinterpretazioak ekoiztera eraman baitzuen. Velazquezen Meninaken  margolanean oinarritutako hainbat lan egin zituen, eta baita Goya, Poussin, Manet, Courbet eta Delacroixen lanetan oinarritutakoak.

Bere lorpen artistikoez gain, zineman ere agerraldi batzuk egin zituen, beti bera bezala, Jean Cocteauren Orfeoren testamentua (1960) filmean ohe eszena bat barne. 1955ean, Henri-Georges Clouzotek zuzendutako Picassoren misterioa filma egiten ere lagundu zuen.

Chicagon 15 metroko eskultura publiko erraldoia eraiki asmoz, maketa bat egiteko agindua jaso zuen, Chicago Picasso izenarekin ezagutzen dena. Ilusio handiz hurbildu zen proiektura, eskultura bat anbiguoa eta eztabaidagarria izan zena diseinatuz. Irudiak adierazten duena ez da ezagutzenː txoria, zaldia, emakumea edo forma guztiz abstraktua izan liteke. Eskultura 1967. urtean aurkeztu zen, eta gaur egun Chicago erdialdeko ezaugarri nabarmenetako bat izatera ailegatu da. Picassok uko egin zion 100.000 dolarreko ordainketari, eta hiriko jendeari oparitu zion.

Picassoren azken lanak estilo nahasketak izan ziren, adierazpen bidea aldatuz bizitzaren amaiera arte. Energia guztiak bere lanari eskainiz, Picasso ausartagoa bihurtu zen, lan koloretsuagoak eta adierazkorragoak eginaz, eta 1968tik 1971ra margolan jarioa eta baita ehunka kobrezko grabatu ekoiztu zituen. Garai hartan, kritikari gehienek lan horiek baztertu egin zituzten, agure inpotente baten fantasia pornografikoak zirelakoan, edo jadanik artistaren sorkuntza onenak iragandako lan arduragabeak.[69][70] Soilik beranduago, Picassoren heriotzaren ondoren, arte munduko gainerakoak espresionismo abstraktura igaro zirenean, komunitate kritikoa Picassoren azken lanek neo-espresionismoa lehenesten zutela aitortzera joan zen.[71]

Vauvenargako gaztelua, Sainte-Victoire mendiaren magalean. Picasso bertan bizi izan zen 1958tik 1961era, eta aurreko parkean dago lurperatuta.

Pablo Picasso 1973ko apirilaren 8an hil zen Mouginsen, Frantzian, birikako edema eta gutxiegitasun kardiakoagatik, Jacqueline emaztearekin eta adiskide batzuekin afaltzen zegoenean. Aix-en-Provence ondoan dagoen eta 1958an erosia zuen Vauvenargako gazteluan hobiratu zuten. Bestalde, Jacqueline Roquek, Claude eta Paloma seme-alabei. Eragotzi egin zien hiletara joatea, eta Picassoren heriotzaren ondoren suntsituta eta bakartuta, tiroz hil zuen bere burua 1986an, 59 urte zituenean.[72][73]

Ikuspegi politikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Picasso Kataluniako mugimendu independentistatik bazter ibili zen gaztaroan, baina babes orokorra adierazi zion eta bertako ekintzaileekin adiskide izan zen. Ez zuen soldadutzarik egin ez inongo indar armatuen alde agertu Lehen Mundu Gerran, Espainiako Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerran. Frantzian bizi zen espainiarra izanik, ez zuen inongo derrigortasunik alemaniar inbaditzaileen aurka borrokatzeko munduko bi gerratan. Hala ere, 1940an Frantziako herritartasuna eskatu zuen, baina ukatu egin zioten "komunismoaren bidean muturreko ideiak zituelako". Informazio hori 2003. urtera arte ez zen plazaratu.[74]

1936ko Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, Picassok 54 urte zituen. Borrokak hasi eta gutxira, errepublikanoek "Prado museoko zuzendari izendatu zuten, nahiz eta kanpoan egon", eta "bere eginkizunak oso serio hartu zituen", John Richardsonen arabera, museoaren bilduma Genevara husteko funtsak hornituz.[75] Gerrak bultzada eman zion lehen lan politikoa egiteko. Francisco Francoren eta faxisten haserrea eta gaitzespena adierazi zituen "Francoren ametsa eta gezurrak" (1937) filmean, "helburu propagandistikorako eta diru bilketarako" sortu zena.[76] Hitzen eta irudien arteko fusio surrealista hau Espainiako Errepublikaren kausarako dirua biltzeko postal gisa saldu nahi zen.[77]

1944an Picasso Frantziako Alderdi Komunistan sartu ondoren, Poloniako Bakearen Defentsan Intelektualen Munduko Kongresuan parte hartu zuen, eta 1950ean Bakearen Stalin saria jaso zuen Sobietar Gobernuaren eskutik. 1953an Stalini egindako erretratuari buruzko alderdiaren kritikek, Picassoren interesa sobietarren politikarekiko hoztu egin zuten, nahiz eta alderdiko kide leiala izaten jarraitu heriotzaraino.[78] Bere saltzailea D-H. Kahnweiler sozialistak, Picassoren komunismoa "sentimentala" zela zioen, politikoa baino, esanez "Ez du sekula Karl Marxen lerro bat irakurri, ezta Engelsenik ere, noski".

1945ean Jerome Secklerekin egindako elkarrizketa baten, Picassok honako hau erantzuten zuen: "Komunista naiz eta nire pintura komunista da ... Baina zapataria banintz, monarkikoa edo komunista edo beste edozein gauza izanda ere, ez nituzke derrigorrez zapatak era berezi baten egingo nire politika adierazteko".[79] Komunismoarekiko zuen konpromisoa, garai hartan ohikoa zena Europa kontinentaleko intelektualen eta artisten artean, eztabaida batzuen gaia izan da aspalditik. Horren erakusgarri nabarmena Salvador Dalíri (Picassorekin harreman tirabiratsua izan zuena) leporatutako aipamena izan zen:[80]

  • “Picasso margolaria da, ni ere bai... Picasso espainiarra da, ni ere bai… Picasso komunista da, ni ere ez”.[81][82][83]
    Zigilu sobietarra (1981), Picasso eta Bakearen usoa irudikatuz.
    1940ko hamarkadaren amaieran, André Breton adiskide zaharra, poeta surrealista, trotskista eta antistalinista zenak zuzenago esan zion, Picassori eskua emateari uko egin ondoren: "Ez dut onartzen Alderdi Komunistan zu egotea, ezta Askapenaren ondoren intelektualen purgaz hartu duzun jarrera ere".[84] Picasso Koreako Gerran Nazio Batuen eta Estatu Batuen esku hartzearen aurka agertu zen, eta Koreako sarraskia margolenean irudikatu zuen.[85][86] Kirsten Hoving Keen arte kritikariak "amerikarren ankerkerien erreportajeetan inspiratuta" dagoela dio, eta Picassoren lan komunistetako bat dela uste du.[87]

1962an, Bakearen Lenin saria jaso zuen. John Berger biografo eta arte kritikariak, bere gaitasuna artista bezala, komunistak "alferrik galtzen" zutela sentitzen zuen.[88] Bestalde, Jean Cocteauren egunerokoaren arabera, Picassok komunimoari buruz erreferentzia eginez behin honakoa esan zion: "Familia baten sartu naiz, eta familia guztiak bezala, kakaz beteta dago".[89]

Estiloa eta teknika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Picasso ikaragarri emankorra izan zen bere bizitza luzean zehar. Egindako artelanen kopurua 50.000koa dela kalkulatu daː 1.885 margolan, 1.228 eskultura, 2.880 zeramika, 12.000 inguru marrazki, milaka grabatu, eta tapiz zein alfonbra ugari.[90]

Picassok egin zuen ekarpenik garrantzitsuena margolaritzan izan zen.[91] Bere margolanetan, Picassok kolorea elementu adierazle gisa erabiltzen zuen, baina marrazketan oinarritzen zen, kolorearen ñabarduretan baino, forma eta espazioa sortzeko. Batzuetan pinturari harea gehitzen zion, bere testura aldatzeko. Besaulki gorrian (1931), Argonne Laborategi Nazionalean fisikoek 2012an egindako nano-froga batek baieztatu zuen arte historialarien ustea, hau da, Picassok margolan askotan ohiko etxerako pintura erabiltzen zuela.[92] Gehitu behar da margolan asko gauez egin zituela, argi artifizialaz baliatuz.

Picassoren lehen eskulturak egurretik zizelkatu, edo argizari edo buztinarekin modelatu ziren, baina 1909-1928 bitartean modelizazioa utzi eta eraikuntza eskultorikoak egin zituen material desberdinak erabiliz. Adibide bat Gitarra da (1912), Jane Fluegelek, txapa eta alanbrez egindako erliebe-eraikuntza, honakoa zioen, "pintura kubistaren hiru dimentsioaren aurkako-zati planoa", zera esan nahi duena "irteera iraultzailea markatuz ikuspegi tradizionaletatik, modelizaziotik eta zizelkapenetik".[86]

Bere ibilbidearen hasieratik, Picassok mota guztietako gaietan interesa agertu zuen, eta aldi berean hainbat estilotan lan egiteko ahalmena erakutsi zuen, aldakortasun estilistiko handiarekin.[19] Adibidez, 1917ko bere Emakumea mantelinarekin margolanak teknika puntillista erabili zuen, eta berriz Besaulki bateko irudia kubista zen, eta Arlekina naturalista (guztiak Bartzelonako Picasso museoan daude). 1919an, marrazki ugari egin zituen postaletatik eta argazkietatik abiatuta, izaera konbentzionalen eta izaera estatikoen gaineko interesa islatzen zutenak.[48] 1921ean, aldi berean hainbat pintura neoklasiko handi eta Hiru musikari konposizio kubistaren bi bertsio margotu zituen (New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan-MoMA, eta Filadelfiako Artearen Museoan daudenak). 1923an argitaratutako elkarrizketa baten, Picassok honakoa zioen: "Nire artean erabili ditudan hainbat modu ez dira eboluzio bezala hartu behar, ezta pinturaren ideal ezezagun baterako urrats gisa ere ... Esan nahi izan ditudan gaiek iradoki badute adierazpen modu desberdinak, ez dut sekula zalantzarik izan horiek erabiltzeko".[48]

Bere lan kubistek abstrakziora hurbiltzen diren arren, Picassok ez zion sekula utzi mundu errealeko objektuak gaitzat hartzeari. Bere margolan kubistetan, erraz ezagutzen diren formak daude, hala nola gitarrak, biolinak eta botilak. Picassok eszena narratibo konplexuak irudikatu zituenean, grabatuak, marrazkiak eta eskala txikiko lanak izan ohi ziren. Gernika (1937) izan zen bere margolan narratibo handi bakanetako bat.[48]

Picassok irudimenetik edo memoriatik margotu zuen gehienbat. William Rubinen esanetan, "Artelan bikainak egin zezakeen benetan parte hartzen zuen gaiengandik ... Matisse ez bezala, Picassok bere bizitza helduan ia modelo barik aritu zen, nahiago zuelako bizitzaren ukituak zituzten pertsonak, eta benetako garrantzia ematen zien". Arthur Danto arte kritikariak esan zuenez, Picassoren obrak "autobiografia piktoriko zabala" osatzen du, eta kontzeptu herrikoian onartuta dago "Picassok emakume berri batekin maitemintzen zen bakoitzean, estilo berria asmatzen zuela". Picassoren artearen izaera autobiografikoa bere obretara datorkion ohiturari esker indartzen da, artelan guztiei data jartzen zielako. Hala azaldu zuen: "Ahalik eta osatuena izango den dokumentazioa utzi nahi dut etorkizunerako. Horregatik da, egiten dudan guztiari data jartzearena".[93]

Pablo Picassoren sinadura 1954an, berrogeita hamar harribitxiko serie baten ekoizpenean.

Ondare artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Picassoren eragina oso zabala izan zen eta izaten jarraitzen du, orokorrean bere miresle eta aurkarien artean ere. 1939an MoMAn egindako atzera begirakoa zela eta, Life aldizkariak honako hau idatzi zuen: "Europako arte modernoan nagusia izan zen 25 urtetan, eta etsaiek esaten zuten eragin ustelgarria izan zuela. Indar berdinarekin, lagunek bizirik zegoen artistarik handiena zela zioten.[94] 1998an Robert Hughes arte kritikriak honela idatzi zuen: "XX. mendean Pablo Picassok mendebaldeko artea menderatu zuela esatea da ohikoena ... Oraindik ez da izan margolari edo eskultore bat, ezta Michelangelo bera ere, hau bezain ospetsua izan denik bere bizitza propioan ... Marcel Duchampek, ironia kontzeptualeko azeri zahar maltzurrak, zalantzarik gabe azken 30 urteetan Picasso baino eragin nominal handiagoa izan zuen abangoardiako artean. Baina espainiarra izan zen azken sinesteduna margolanen eta eskulturen mintzaira garrantzitsua zela jende guztiarentzat, ez soilik jarraitzaile sutsuentzat.[95]

Picasso hil zenean koadro asko berak zituen gordeta, izan ere arte-merkatuan saltzeko premiarik ez zuenean, mantendu egiten zituen. Gainera, Picassok beste artista ospetsu batzuen lanen bilduma garrantzitsua zuen, batzuk garaikideak, adibidez Henri Matisserekin trukatu egin zituen lanak. Picassok testamenturik utzi ez zuenez, bere heriotza-betebeharrak (ondarearen gaineko zergak), Estatu frantsesari bere artelanekin eta bildumako beste batzuen lanekin ordaindu zitzaizkion.[96] Lan horiek Parisko Picassoren Museoko bilduma ikaragarri eta adierazgarriaren muina dira. 2003an, Picassoren senideek jaioterrian Picasso Málaga Museoa inauguratu zuten.

Bartzelonako Picasso Museoak aurreneko lanak biltzen ditu, Espainian bizi izan zen garaian sortutakoak. Hor badira gutxi azaldutako artelan batzuk, teknika klasikoetako oinarri tinkoa azaleratzen dutenak. Museoan baita, bere aitaren tutoretzapean gaztaroan egindako figuren zenbait ikerketa zehatz gordetzen dira. Eta halaber, Jaime Sabartés adiskide minaren eta idazkari pertsonalaren bilduma zabala.

Gernika margolana, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan (MoMA) egon zen ikusgai urte askotan. 1981ean Espainiara itzuli zuten, eta Prado Museoko Erretiro Oneko Etxean erakutsi zen. 1992tik ordea, koadroa Madrilgo Sofia Erregina Museoan dago ikusgai.

1996an Picassori bizirauten filmean, Anthony Hopkins aktoreak bete zuen Picassoren rola. Bestalde, Picasso pertsonaietako bat izan zen Steve Martinen 1993ko Picasso Lapin Agilen antzezlanean. Ernest Hemingwayren Festa Mugikorrean, Hemingwayk Gertrude Steini esan ziono gustatuko litzaiokeela Picassoren artelan batzuk izatea, baina ezin zituela ordaindu. Geroagoko liburuan, Hemingwayk Picassoren koadroetako bat behatzen du, ziurrenik Neska biluzia lore saskiarekin. 2010eko urrian, Picasso: Parisko Museo Nazionaleko maisulanak erakusketa inauguratu zen Seattleko Arte Museoan, Washingtonen, 150 pintura, eskultura, marrazki, grabatu eta argazkiekin. Ondoren, erakusketa hainbat hirietara eraman zuten, hala nola, Virginiako Arte Ederretako museora, San Frantzizkoko M.H. de Young Memorial Museora,[97] Hego Gales Berriko Art Galleryra, Australiako Sydneyn,[98] eta Kanadako Ontarioko Arte Galeriara.

2015. urteaz geroztik, Artearen Merkatuaren Joerak elkarteak egindako txostenaren arabera, Picasso punta-puntako artista izaten jarraitzen du (enkanteetan egindako artelanen salmentetan oinarrituta).[99] Bere margolan asko lapurtuak izan dira, beste edozein artistarenak baino gehiagotan.[100] 2012an, Galdutako Arte Erregistroak, bere 1.147 artelan zituen lapurtuen zerrendan.[101] "Picasso Administrazioa" da bere ondarearen kudeatzailea, AEBetako copyright ordezkaria Artisten Eskubideen Elkartea izanik (Artists Rights Society).[102]

2018 denboraldian, Antonio Banderasek interpretatu zuen Picassoren pertsonaia AEBko Genius telebista seriean, bere bizitza eta artea ardatz hartuta.

Baseleko Kunstmuseum.

Basileako botoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

40. hamarkadan, Suitzako Basileako aseguru konpainia batek, Picassoren bi koadro erosi zituen bere inbertsioak dibertsifikatzeko eta aseguratutako arriskuen berme gisa. 1967an aireko hondamendi baten ondoren, konpainiak itzulketa handiak ordaindu behar izan zituen, eta erabaki zuen Baseleko Kunstmuseumen gordeta zeuden bi koadroekin ordaintzea. 1968an, Basileako herritar ugarik Basel-Stadt kantonamendurako Picassoren koadroak erosteko tokiko erreferenduma eskatu zuten. Arrakasta izan zuen, eta historia demokratikoan lehen aldiz hiri bateko biztanleek erosketaren alde bozkatu zuten, artelanak museo publiko baten geratzeko.[103] Beraz, margolanak Basileako museoan jarraitu zuten. Horren berri izan zuenean, Picassok hiru koadro eta zirriborro bat eskaini zizkion hiriari eta museoari, eta ondorioz hiriko ohorezko herritar izendatu zuten.[104]

Enkanteen historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Picassoren hainbat margolan munduko marrazkirik garestienen artean daude. Garçon à la pipe 104 milioi dolarretan saldu zuen Sothebyk 2004ko maiatzean, prezioen errekor berria ezarriz. Dora Maar au Chat 95,2 milioi dolarretan saldu zuen Sothebyk 2006ko maiatzean. 2010eko maiatzean, Biluziak, hosto berdeak eta bustoa Christie'sen saldu zen 106,5 milioi dolarren truke; 1932ko lan hau, Picassoren Marie-Thérèse Walter maitalearen busto bat bezala ageri da, eta Los Angelesko Frances Lasker Brodyren filantropistaren bilduma pertsonalean zegoen.[105] 2015eko maiatzean Women of Algiers-ek, margolan batengatik inoiz ordaindu den prezio handiena ezarri zuen, 179,3 milioi dolarrengatik saldu zenean New Yorkeko Christie'sen.[106]

2016ko ekainean, Picassoren Emakumea eserita margolana (1909) 43,2 milioi liberatan (63,4 milioi dolar) saldu zuen Londresko Sotheby's-ek, estimazioa ia 20 milioi dolarretan gaindituz, eta mundu mailako errekorra ezarriz enkantean inoiz ordaindutako prezio altuenarena lan kubista batengatik.[107]

2017ko maiatzean, The Jerusalem Post egunkariak honako artikuluan "Naziek lapurtutako Picassoren lan bat 45 milioi dolarretan saldu da enkantean", hain zuzen Bigarren Mundu Gerrako urteetan Picassok margotutako Emakumea eserita-ren beste erretratu bat saldu zuten. Margolana berreskuratu zenetik, eskuz hainbat aldiz aldatu zen, berriena 2017ko maiatzean enkante bidez Christie's-ek New Yorken salduta.[108]

2018ko martxoan, bere Emakumea txapelarekin eta soineko karratuekin margolana (1937), hain zuzen Marie-Thérèse Walterren erretratua, Londresko Sotheby's-en 49,8 milioi dolarretan saldu zen.[109]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzan zehar Picassok emazte edo lehen bikotekideaz gain, hainbat maitale izan zituen. Bi aldiz ezkondu zen, eta honako lau seme-alaba izan zituzten hiru emakumekin:

Picasso 1962an Édouard Pignonekin (eskuinean) eta André Verdetekin (ezkerrean), "Soshana" erakusketaren inaugurazioan, Antibesko Grimaldi gazteluan.

• Paulo (1921eko otsailak 4 - 1975eko ekainaren 5a, Paul Joseph Picasso) – Olga Khokhlovarekin,

• Maya (1935eko irailaren 5ean jaioa, Maria de la Concepcion Picasso) – Marie-Thérèse Walterrekin,[110]

• Claude (1947ko maiatzaren 15ean jaioa, Claude Pierre Pablo Picasso) – Françoise Gilotekin,

Paloma (1949ko apirilaren 19an jaioa, Anne Paloma Picasso) – Françoise Gilotekin.

Dora Maar argazkilari eta margolaria Picassoren lagun eta maitale etengabea izan zen. Beraien harremanak 1930ko hamarkadaren amaieran eta 1940ko hamarkadaren hasieran izan ziren estuenak, eta Maarrek dokumentatu zuen Gernika margolana.

Picassoren bizitzan emakumeek alderdi emozionalean eta erotikoan paper garrantzitsua izan zuten, eta harreman horien izaera iskanbilatsua ezinbestekotzat jo da bere prozesu artistikorako. Emakume horietako asko musak bezala izan ziren beretzat, eta lekua eman zien artearen historian.[111] Bere lanetan gehien errepikatzen den motiboa emakumezkoen forma da. Harremanen aldaketek karreran zehar, bere estilo aurrerabidearekin talka egiten zuten. Adibidez, Olga lehen emaztearen erretratuak estilo naturalistaz egin zituen bere garai neoklasikoan. Marie-Thérèse Walterrekin zuen harremanak inspiratu zuen bere pieza surrealistetako asko, eta baita "Mirarien urtea" deitzen denekoak ere.[112] Halaber, litekeena da Fernande Olivier bere maitale goiztiarrak, Garai urdinetik Garai arrosara aldatzera bultzatu izana.[113]

Picasso eskuarki emakumezale amorratua eta misogino bezala hartua izan da. Françoise Gilot maitaleari behin honela esan omen zion: "Emakumeak sufritzeko makinak dira". [114]Geroago, esan zion, "Niretzat bi emakume mota baino ez daude, jainkosak eta lanpasak."[115] Marina Picassok bere memoria liburuan Picasso nire aitona, emakumeen trataeraz ere idatzi zuen: "Emakumeak bere sexualitate animaliara menperatu zituen, otzanduz, sorginduz, irentsiz, eta margo-oihalean zapalduz. Gau asko igaro ondoren beraien esentzia ateratzen, behin odolusten zirenean, kanporatu egiten zituen.”[116]

Bere bizitzako hainbat emakume garrantzitsuetako bik, Marie-Thèrése Walter maitaleak eta Jacqueline Roque bigarren emazteak, bere buruaz beste egin zuten. Beste batzuk, horien artean Olga Khokhlova lehen emaztea eta Dora Maar maitalea, nerbio krisialdietan jausi ziren. Paulo semeak, alkoholismo hilgarria garatu zuen depresioaren ondorioz. Eta biloba Pablitok ere bere buruaz beste egin zuen, Jacqueline Roquek Picassoren hiletan sartzea debekatu zionean.[114]

Katalogo arrazoitua eta lan nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Picassok Christian Zervosi eman zion bere obraren katalogoa osatzeko (margotua eta marraztua) ardura. Katalogoaren lehen liburukia, 1895etik 1906ra egindako lanak, 1932an argitaratu zen, eta Zervosen finantza hondamendia ekarri zuen, Cahiers d'art izenarekin auto-edizioa egin zuelako. Bere artelan bildumaren zati bat enkantean saltzera behartuta agertu zen, porrota saihesteko.[117][118]

1924tik artistaren adiskidea zenez, bere konpainian Zervosek obra guztien katalogoa osatu zuen 1932tik 1978ra. Zervos hil ondoren, Mila Gagarinek gainontzeko 11 liburukien argitalpena gainbegiratu zuen 1970etik 1978ra.[119]. Liburukiok 1895tik 1972ra egindako lan osoa jasotzen dute, 16.000 inguru argazki zuri-beltzekin, artistaren borondatearen arabera.[120]

Lan nagusiak honakoak izan ziren:

  • La Première Communion (1895-1896)
  • Femme à la mantille (1894), Picasso Museoa, Málaga
  • Autoportrait mal coiffé Picasso Museoa, Bartzelona, - Autoportrait aux cheveux courts Picasso Museoa, Bartzelona, (1896)
  • Autoportrait (1899-1900)
  • Autoportrait Yo, Picasso, bilduma pribatua, New York - Maternidad, Picasso - Autoportrait : Yo , John Hay Whitney bilduma, New York, Autoportrait, Picasso Museoa, Paris (1901)
  • Dans un café (1902)
  • Madame Soler, Pinakothek der Moderne, Munich - Dama en Eden Concert, Repasseuse, La Tragédie, La Vie (1903)
  • Portrait de Jaime Sabarté (1904)
  • Harlekin, assis - Les Saltimbanques - La Femme à l'éventail (1905)
  • Portrait de Gertrude Stein - Tête d'un jeune homme - Tête d'une femme - Deux nus - Autoportrait, Gellman bilduma, Mexiko Hiria - Autoportrait, bilduma pribatua, - Autoportrait à la palette, Philadelphia Museum of Art, Philadelphia (1906)
  • Marin, roulant une cigarette - Autoportrait, Národni galeria, Praga - Avignongo andereñoak (Les demoiselles d'Avignon), Museum of Modern Art, New York - Nu jaune (1907)
  • Coupe des fruits avec des poires et des pommes (1908)
  • Maisons sur une colline - Femme en vert, Abbemuseum, Eindhoven, Herbehereak - Tête de femme (Fernande), Stadel Museum, Frankfurt. (1909)
  • Portrait de Georges Braque (1910)
  • Violon - Nature morte à la chaise cannée , Picasso Museoa, Paris (1912)
  • Guitare et journal (1916)
  • Arlequin, Picasso Museoa, Bartzelona - Olga Kokhlova à la mantill , Picasso Museoa, Málaga (1917)
  • Les Baigneuses (1918)
  • Nature morte devant une fenêtre à St. Raphael - Portrait de la famille Sisley (1919)
  • Baignants (1920)
  • Les Trois Musiciens (1921), Museum of Modern Art, New York
  • Maternité (1921-1922), Picasso Museoa, Málaga
  • Portrait de Paulo au bonnet blanc, Picasso Museoa, Málaga - Olga au col de fourrure Palais des Beaux-Arts de Lille (1923)
  • Paul en Arlequin Picasso Museoa, Paris - Nature morte à la charlotte, Georges-Pompidou zentroa, Paris (1924)
  • Buste de jeune fille (1926), Marie-Thérèse Walter-en portreta, Musée d'art moderne et contemporain, Estrasburgo
  • Grand nu au fauteuil rouge (1929), Picasso Museoa, Paris
  • Le Sculpteur (1931)
  • La Lecture (1932)
  • Minotauromachie, Femmes lisant (1935)
  • Gernika, Reina Sofia museoa, Madril - Maya à la poupée, Diana Widmaier bilduma pribatua, La femme qui pleure (1937)
  • Maya à la poupée et au cheval de bois - Portrait de femme au col vert, Picasso Museoa, Málaga, (1938)
  • Dora Maar au chat (1941), bilduma pribatua (95,2 M€ saldua 2006ko maiatzean)
  • La Colombe de la paix - Buste de femme, les bras croisés derrière la tête, Picasso Museoa, Málaga - Le Pull-over jaune (1939)
  • Femme dans un fauteuil (1946), Picasso Museoa, Málaga
  • Massacre en Corée (1951)
  • Madame Z ou Jacqueline aux fleurs, bilduma pribatua, Jacqueline au rocking-chair, Parisko pinakoteka, Jacqueline assise , Picasso Museoa, Málaga, (1954)
  • Jacqueline en costume turc, bilduma pribatua - Jacqueline assise (1955)
  • Las Palomas (1957)
  • Portait de Jacqueline (1961eko otsailaren 11), Diana Widmaier bilduma pribatua (2007ko otsailaren 27an lapurtua)
  • Homme assis (1965), bilduma pribatua
  • Le Matador (1970)
  • Baigneuse (1971), Picasso Museoa, Málaga
  • Autoportrait (30 juin 1972), Fuji Television Gallery, Tokio
  • Las Meninas
  • Tête d'Arlequin (15,16M$ saldua 2007an)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Daix, Boudaille, Rosselet, Pierre, Georges, Joan. (1988). Picasso, 1900–1906: catalogue raisonné de l'oeuvre peint. Éditions Ides et Calendes.
  2. (Ingelesez) "The Guitar, MoMA". Moma.org.
  3. (Ingelesez) "Matisse Picasso – Exhibition at Tate Modern". Tate.
  4. (Ingelesez) Green, Christopher. (2003). Art in France: 1900–1940. New Haven, Conn: Yale University Press, p. 77 or. ISBN 0-300-09908-8..
  5. (Ingelesez) Searle, Adrian. (2002). "A momentous, tremendous exhibition". Guardian. UK.
  6. (Ingelesez) Trachtman, Paul. (2003). "Matisse and Picasso". Smithsonian.
  7. (Gaztelaniaz) «Biografía de Pablo Picasso». biografiasyvidas.com.
  8. (Frantsesez) Daix, Pierre. (1995). Dictionnaire Picasso. París: éditions Robert Laffont ISBN 2-221-07443-2..
  9. (Frantsesez) «Mougins: la dernière demeure de Picasso vendue plus de 10 Me». Nice-Matin.
  10. (Gaztelaniaz) Constenla, Tereixa. (2010). «Viaje al santuario de Picasso». El País.
  11. (Gaztelaniaz) Hernández Velasco, Irene. (2008). «El pueblo donde ser Picasso es muy común». El Mundo (655).
  12. (Ingelesez) "On-line Picasso Project". .
  13. (Ingelesez) Cox, Neil. (2010). The Picasso Book. "Unlike Matisse's chapel, the ruined Vallauris building had long since ceased to fulfill a religious function, so the atheist Picasso no doubt delighted in reinventing its use for the secular Communist cause of 'Peace'.". Tate Publishing, p. 124 or. ISBN 978-1-85437-843-9..
  14. (Gaztelaniaz) "Antepasados y familiares de Picasso". Fundación Picasso Málaga.
  15. a b c d e (Ingelesez) Wattenmaker, Richard J. (1993). Great French Paintings from the Barnes Foundation: Impressionist, Post-impressionist, and Early Modern. New York: Alfred A. Knopf, p. 194 or. ISBN 978-0-679-40963-2..
  16. (Ingelesez) "Picasso: Creator and Destroyer – 88.06".. Theatlantic.com.
  17. (Ingelesez) de Maison Rouge, Isabelle. (2005). Picasso, Le Cavalier Bleu. .
  18. (Ingelesez) Bernadac, Michael, Marie-Laure, Androula. (1998). Picasso. Propos sur l'art. éditions Gallimard, p. 108 or. ISBN 978-2-07-074698-9..
  19. a b c d e f (Ingelesez) Cirlot, Juan Eduardo. (1972). Picasso, Birth of a Genius. New York and Washington: Praeger, p. 164 or..
  20. (Ingelesez) «La primera comunión, 1895». Online Picasso Project.
  21. (Ingelesez) «Biografía, 1896». Online Picasso Project.
  22. (Ingelesez) «Ciencia y caridad, 1897». Online Picasso Project.
  23. (Frantsesez) Fermigier, André. (1969). Picasso, Le Livre de Poche, Série Art. Paris, Librairie Génerale Française, p. 9 or. ISBN 2-253-02455-4..
  24. a b c (Frantsesez) Fermigier, André. (1969). Picasso.. Le Livre de Poche, Série Art. París, Librairie Génerale Française, p. 58 or. ISBN 2-253-02455-4..
  25. (Ingelesez) The Frugal Repast. Metropolitan Museum of Art.
  26. (Ingelesez) "Picasso: Creator and Destroyer – 88.06". Theatlantic.com.
  27. (Ingelesez) Wattenmaker, Richard J.. (1993). Great French Paintings from the Barnes Foundation: Impressionist, Post-impressionist, and Early Modern. New York: Alfred A. Knopf ISBN 978-0-679-40963-2..
  28. (Ingelesez) "Special Exhibit Examines Dynamic Relationship Between the Art of Pablo Picasso and Writing" (PDF).. Yale University Art Gallery (Press release).
  29. (Ingelesez) Mellow, James R.. Charmed Circle. Gertrude Stein and Company.
  30. (Ingelesez) «Portrait de Gertrude Stein, 1906». Online Picasso Project.
  31. (Ingelesez) James Johnson, Sweeny. (1941). Picasso and Iberian sculpture. Art Bulletin.
  32. (Ingelesez) «Autoportrait à la palette (1906)». Online Picasso Project.
  33. (Ingelesez) "Cubism and its Legacy". Tate Liverpool.
  34. (Ingelesez) William, Rubin. (1981). Pablo Picasso: A Retrospective. Little Brown & Co, p. 87 or. ISBN 978-0-316-70703-9..
  35. (Ingelesez) "Culture Shock". pbs.org.
  36. (Ingelesez) «Les Demoiselles d'Avignon, 1907». Online Picasso Project.
  37. (Ingelesez) Noah, Charney. (2014). "Pablo Picasso, art thief: the "affaire des statuettes" and its role in the foundation of modernist painting". Arte, Individuo y Sociedad, 26 (2), pp. 187–197 or..
  38. (Ingelesez) Lacayo, Richard. (2009). "Art's Great Whodunit: The Mona Lisa Theft of 1911". TIME. Time Inc.
  39. (Ingelesez) Richardson, John. (2008). A Life of Picasso: The Triumphant Years, 1917–1932. Knopf Doubleday Publishing Group, pp. 77–78 or. ISBN 0-307-49649-X..
  40. (Ingelesez) Letter from Juan Gris to Maurice Raynal, 23 May 1917. Kahnweiler-Gris 1956.
  41. (Ingelesez) Green, Christopher. (1987). Cubism and its Enemies, Modern Movements and Reaction in French Art, 1916–1928. Yale University Press, New Haven and London, pp. 13–47 or..
  42. (Ingelesez) Harrison, Frascina, Perry, Charles, Francis, Gillian. (1993). Primitivism, Cubism, Abstraction. Yale University Press, p. 147 or..
  43. (Ingelesez) «Portrait d'Apollinaire (1916)». Online Picasso Project.
  44. (Ingelesez) McQuillan, Melissa. (2014). "Primitivism and Cubism, 1906–15, War Years, From Grove Art Online, MoMA". Moma.org.
  45. (Ingelesez) "Paul (Paolo) Picasso is born". Xtimeline.com.
  46. (Ingelesez) «Biografía, 1924». Online Picasso Project.
  47. (Ingelesez) Berggruen, Olivier. (2018). "Stravinsky and Picasso: Elective Affinities". In Berggruen, Olivier (ed.). Picasso: Between Cubism and Neoclassicism, 1915–1925. Milan: Skira ISBN 88-572-3693-5..
  48. a b c d (Ingelesez) Cowling, Mundy, Elizabeth, Jennifer. (1990). On Classic Ground: Picasso, Léger, de Chirico and the New Classicism, 1910–1930. London: Tate Gallery, p. 208 or. ISBN 978-1-85437-043-3..
  49. (Ingelesez) Cowling, Mundy, Elizabeth, Jennifer. (1990). On Classic Ground: Picasso, Léger, de Chirico and the New Classicism, 1910–1930. London: Tate Gallery ISBN 978-1-85437-043-3..
  50. (Ingelesez) McQuillan, Melissa. (2014). "Pablo Picasso, Interactions with Surrealism, 1925–35, from Grove Art Online, Oxford University Press, MoMA". Moma.org.
  51. (Ingelesez) Dorment, Richard. (2012). "Picasso, The Vollard Suite, British Museum, review". The Daily Telegraph.
  52. (Ingelesez) «Biografía, 1937». Online Picasso Project.
  53. (Ingelesez) "Guernica Introduction". Pbs.org.
  54. (Ingelesez) The Spanish Wars of Goya and Picasso. Costa Tropical News.
  55. (Ingelesez) Fernández Granell, Eugenio. (1981). Picasso's Guernica: The End of a Spanish Era. Ann Arbor, Mich.: UMI Research Press ISBN 978-0-8357-1206-4..
  56. (Ingelesez) The MoMA retrospective of 1939–40 – see Michael C. FitzGerald, Making Modernism: Picasso and the Creation of the Market for Twentieth-Century Art (New York: Farrar, Straus and Giroux). Berkeley: University of California Press, pp. 243–262 or..
  57. (Ingelesez) Weinberg, Jonathan. (2001). Ambition & Love in Modern American Art. New Haven, CN: Yale University Press, p. 33 or. ISBN 0-300-08187-1..
  58. (Ingelesez) «Esculturas, 1930». Online Picasso Project.
  59. (Ingelesez) Regan, Geoffrey. (1992). Military Anecdotes. Guinness Publishing, p. 25 or. ISBN 0-85112-519-0..
  60. (Ingelesez) Kendall, L.R. (2010). Pablo Picasso (1881–1973): The Charnel House in Pieces. Occasional and Various.
  61. (Ingelesez) Stern, Fred. (2011). Picasso and the War Year. Artnet.
  62. (Ingelesez) Rothenberg, Jerome. (2004). Pablo Picasso, The Burial of the Count of Orgaz & other poems. Exact Exchange Books, Cambridge, Massachusetts, pp. vii–xviii or..
  63. (Ingelesez) Picasso the Playwright, Picasso's Little Recognised Contribution to the Performing Arts. ArenaPAL Images, London, UK.
  64. (Ingelesez) Gilot, Lake, Françoise, Carlton. (1964). Life with Picasso. Random House ISBN 0-385-26186-1..
  65. (Ingelesez) Gether, Christian. (2019). Beloved by Picasso: The Power of the Model. ARKEN Museum of Modern Art ISBN 978-87-78751-34-8..
  66. (Ingelesez) Galerie Madoura. http://www.madoura.com/index.html.
  67. (Ingelesez) Pukas, Anna. (2010). "Picasso's true passion". Daily Express.
  68. (Ingelesez) Larry, Picasso, Witham, Pablo. (2013). Picasso and the Chess Player: Pablo Picasso, Marcel Duchamp and the Battle for the Soul of Modern Art. Hanover [u.a.]: Univ. Press of New England, p. 254 or. ISBN 978-1-61168-253-3..
  69. (Ingelesez) O'Brian, Patrick. (1994). Pablo Ruiz Picasso: A Biography. New York: W.W. Norton, p. 472 or. ISBN 0-393-31107-4..
  70. (Ingelesez) Filler, Martin. (2009). "The Late Show". The New York Review of Books 56 (10), pp. 28–29 or..
  71. (Ingelesez) Martin Filler says "the new constituency for late Picasso had much to do with new directions in avant-garde painting since his death, which made many people look quite differently at this startling final output." "The Late Show". The New York Review of Books 56 (10), pp. 28–29 or..
  72. (Ingelesez) Kimmelman, Michael. (1996). "Picasso's Family Album". New York Times.
  73. (Ingelesez) Zabel, William D. (1996). The Rich Die Richer and You Can too. John Wiley and Sons, p.11 or. ISBN 0-471-15532-2..
  74. (Ingelesez) Delves Broughton, Philip. (2003). "Picasso not the patriot he painted". The Sydney Morning Herald.
  75. (Ingelesez) Richardson, John. (2010). "How Political Was Picasso?". The New York Review of Books, pp. 27–30. or..
  76. (Ingelesez) "Picasso's commitment to the cause". Treasures of the World. PBS.
  77. (Ingelesez) "An Introduction to Guernica". National Gallery of Victoria.
  78. (Ingelesez) Eakin, Hugh. (2000). "Picasso's Party Line". ARTnews. Vol. 99 no. 10.
  79. (Ingelesez) Ashton, Picasso, Dore, Pablo. (1988). Picasso on Art: A Selection of Views. Da Capo Press, p. 140 or. ISBN 0-306-80330-5..
  80. (Gaztelaniaz) "Pablo Picasso desairó a Salvador Dalí". La República.
  81. (Ingelesez) "Study on Salvador Dalí". Monografias.com.
  82. (Gaztelaniaz) "Article on Dalí in 'El Mundo'". Elmundo.es.
  83. (Ingelesez) Dannatt, Adrian. (2010). Picasso: Peace and Freedom. Tate Liverpool.
  84. (Ingelesez) Huffington, Arianna S.. (1988). Picasso: Creator and Destroyer. Simon and Schuster, p. 390 or. ISBN 978-0-7861-0642-4..
  85. (Ingelesez) Hopkins, David. (2000). After modern art: 1945–2000. Oxford University Press, p. 15 or. ISBN 0-19-284234-X, 978-0-19-284234-3..
  86. a b (Ingelesez) Rubin, William. (1980). Picasso A Retrospective. Museum of Modern Art, MoMA 1980, pp. 150-151 or..
  87. (Ingelesez) Kirsten Hoving, Keen. (1980). "Picasso's Communist Interlude: The Murals of War and Peace". The Burlington Magazine, Vol. 122, No. 928, Special Issue Devoted to Twentieth Century Art, p. 464 or..
  88. (Ingelesez) Berger, John. (1965). The Success and Failure of Picasso. Penguin Books, Ltd, p. 175 or. ISBN 978-0-679-73725-4..
  89. (Ingelesez) Higgins, Charlotte. (2010). "Picasso nearly risked his reputation for Franco exhibition". The Guardian. UK: Guardian News and Media.
  90. (Ingelesez) Gelonch-Viladegut, Antoni. (2011). The most impacting Picasso's quotations. .
  91. (Ingelesez) McQuillan, Melissa. (2014). "Picasso, Pablo.". Grove Art Online. Oxford Art Online. Oxford University Press.
  92. (Ingelesez) Moskowitz, Clara. (2013). "Picasso's Genius Revealed: He Used Common House Paint". Live Science.
  93. (Ingelesez) Danto, Arthur. (1996). "Picasso and the Portrait". The Nation 263 (6), pp. 31–35 or..
  94. (Ingelesez) "Picasso: Spanish Painter's Big Show Tours the Nation". Life.
  95. (Ingelesez) Hughes, Robert. (1998). "The Artist Pablo Picasso". Time.
  96. (Ingelesez) Krauss, Rosalind E. (1999). The Picasso Papers. MIT Press ISBN 978-0-262-61142-8..
  97. (Ingelesez) "Picasso: Masterpieces from the Musée National Picasso, Paris". deYoung Museum.
  98. (Ingelesez) "Art Gallery of New South Wales". Artgallery.nsw.gov.au.
  99. (Ingelesez) "The Art Market in 2015" (PDF). Artprice and AMMA.
  100. (Ingelesez) Goodenough, S. (1987). 1500 Fascinating Facts. Treasure Press, London, p 241 or..
  101. (Ingelesez) "Art Loss Register Lists Most Stolen Artists". ArtLyst.
  102. (Ingelesez) "Frequently Requested Member Artists". Artists Rights Society.
  103. (Ingelesez) https://kunstmuseumbasel.ch/en/exhibitions/2018/picasso. .
  104. (Ingelesez) https://www.swissinfo.ch/eng/art-and-democracy_a-picasso-miracle-in-basel/43572276. .
  105. (Ingelesez) Vogel, Carol. (2010). "Christie's Wins Bid to Auction $150 Million Brody Collection". Nytimes.com.
  106. (Ingelesez) Justice, Adam. "Picasso painting smashes art auction record in $179.4m sale". International Business Times UK.
  107. (Ingelesez) Pablo Picasso, Femme Assise (1909), 43.269,000 GBP (Hammer Price with Buyer's Premium). Sotheby's London.
  108. (Ingelesez) "Picasso Work Stolen By Nazis Sells for $45 Million at Auction". The Jerusalem Post.
  109. (Ingelesez) Neate, Rupert. (2018). "13 Picasso works bought for £113m by one London buyer". the Guardian.
  110. (Gaztelaniaz) Mallén, Enrique. (2005). La sintaxis de la carne: Pablo Picasso y Marie-Thérèse Walter. Santiago de Chile: Red Internacional del Libro ISBN 978-956-284-455-0..
  111. (Ingelesez) Epps, Philomena. (2016). "The Women Behind the Work: Picasso and His Muses". AnOther.
  112. (Ingelesez) Borchardt-Hume, Achim. (2018). "Picasso 1932: The Year of Wonders – Tate Etc". Tate.
  113. (Ingelesez) Adelman, Alex. (2018). "Picasso's Women". Owlcation.
  114. a b (Ingelesez) Delistraty, Cody. (2017). "How Picasso Bled the Women in His Life for Art". The Paris Review.
  115. (Ingelesez) Schwartz, Alexandra. (2020). "How Picasso's Muse Became a Master". The New Yorker.
  116. (Ingelesez) Picasso, Marina. (2001). Picasso: My Grandfather. New York: Riverhead ISBN 1573229539..
  117. (Ingelesez) Sale of the collection of Cahiers d'art at the Hôtel Drouot (Vente de la collection des Cahiers d'art à l'Hôtel Drouot). .
  118. (Gaztelaniaz) Mañero Rodicio, Javier. (2009). Christian Zervos y Cahiers d’Art. La invención del arte contemporáneo. CU Felipe II, Universidad Complutense de Madrid.
  119. (Frantsesez) À la découverte de Picasso, au travers des 16 000 œœuvres recensées dans le catalogue établi par Christian Zervos. .
  120. (Ingelesez) Belcove, Julie L. (2013). A Tome to Rival the Artist Himself. New York Times.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]