Emakumeen Etxea (Donostia)

Koordenatuak: 43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W / 43.32; -1.98
Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumeen etxea
Emakumeen etxearen egoitza, Okendo kalean.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W / 43.32; -1.98
Map

Donostiako Emakumeen Etxea 2010. urtean sortutako gunea da, Donostiako Udalak eta Emakumeen Etxea elkarteak lankidetzan kudeatutakoa. Haren helburu nagusia da emakumeen egoera eta posizioa hobetzea, ikuspegi feministatik abiatuta. Horretarako, hainbat zerbitzu, gune eta tailer eskeintzen ditu[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen Etxea 2010eko azaroaren 13an inauguratu zen. Horren aurretik, 2008. urtean, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak prozesu parte-hartzaile bat abiatu zuen Donostiako emakumeen elkarteekin eta talde feministekin, Emakumeen Etxearen kudeaketa eredua, zerbitzuak, kokapena eta beste hainbat gai adosteko. Prozesu hartan parte hartu zuten mugimendu sozialeko emakumeek erabaki zuten Emakumeen Etxea Elkartea sortzea, Udalarekin elkarrizketa zuzena mantendu eta nortasun juridikoa izateko.

Kudeaketa eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Emakumeen Etxearen kudeaketa eredua "kogestioa" da. Horrek esan nahi du Donostiako Udalak eta Emakumeen Etxea Elkarteak kudeaketaren ardurak partekatzen dituztela, eta erabaki guztiak elkarrekin adostuta hartzen direla.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Emakumeen Etxeak bereiziki emakumeei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Aholkularitza Juridikoa: Era guztietako kontsultak argitzen dira (atzerritartasuna, pentsioak, banaketak, genero indarkeria, laneko zuzenbidea...). Bi elkartek eskaintzen dute: Gipuzkoako Emakume Banatuen Elkartea eta Arrats.
  • Ikasketak homologatzeko aholkularitza: bereiziki atzerritarrei zuzendua, bai emakume bai gizonei ere, jatorrizko herrialdean egindako ikasketak homologatzeko eman beharreko pausoak ematen laguntzen die zerbitzuak. Bidez Bide elkarteak eskaintzen du.
  • Sexualitate informazio eta aholkularitza zerbitzua: "Biluzik mundura" deitutako zerbitzu hau Lahia Nahia sexologia elkarteak eskaintzen du eta adin guztietako emakume eta gizonei zuzenduta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]