Emakumeen ahalduntze

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Genero berdintasunaren aldeko 'Editatona Art + Feminism Mexico' tailerra.

Historian zehar, emakumeak gizartean irudikatzen duen papera gutxietsia izan da gizonen aurrean. Urte askotan zehar, egoera honek, berdintasunezko tratua izateko eskubidea bereganatu die emakumeei, bai gizartean, bai lanean eta bai familian. Bigarren Mundu Gerra aldera, hasi zen emakumea "gizonen lan"tzat hartuta zeuden lanak egin zitzaketela erakusten. Horrela, gizarteak emakumeen inguruan zeukan ideia aldatzen hasi zen; jada ez zen emakumea haurrak izateko eta familia zaintzeko bakarrik balio zuela sinesten. Tamalez, oraindik estereotipo hauek presente daudela gau egungo gizartean.

Ahalduntzearen esanahia, ahalduntze momentuetan dauden pertsonak aldaketa bat eragiteko eta ahul paper hori uzteko edo kentzeko duten ahalmena da. Kolektiboen pentsamolde aldaketa baten bitartez lortzen da hori. Emakumeen Institutu Nazionalaren arabera, ahalduntzeak lortu dira honako arlo hauetan:

  • Plano indibiduala: emakumeek beraien eskubideak betetze arren egin duten borroka. Horretarako borroka luzea izan da, gizartearen aurka joatea eta Estatua emakumeen eskubideak betetzea behartzea lortzeko prozesuetan.
  • Plano soziala: emakumeak gizonaren erdia izateari uzten dio eta genero berdintasuna lortzeko bidean jartzen da.
  • Ideologia eta kultura: nola jokatu erabakitzeko gaitasuna onartzen hasten zaio.
  • Ekonomia: Emakumeen NBEari dagokionez, emakumeak arlo ekonomikoan izan duen hobekuntzak, hauen bizi kalitatea hobetu du.

Emakumeen ahalduntzerako printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Genero-berdintasuna sustatzea.
  2. Gizon-emakume guztiak berdin tratatzea; eskubideak errespetatu eta ez diskriminatzea.
  3. Ongizateagatik arduratzea.
  4. Emakumeen hezkuntza sustatzea.
  5. Egindako hobekuntzak ebaluatu eta hedatzea.
  6. Erabakitzeko ahalmen propioa izatea.ge
  7. Ikasteari eta hobekuntzei irekita egotea.
  8. Autoirudia hobetu eta estigmatizazioa gainditzea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]