Emilia Hilaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emilia (fisikaria)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Emilia Hilaria
Bizitza
Jaiotza Moselle, 300 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza 363 (egutegi gregorianoa) (62/63 urte)
Jarduerak
Jarduerak medikua eta ginekologoa

Emilia Hilaria (c. 300 – c. 363)[1] galo-erromatar mediku bat izan zen. Medikuntza praktikatzen zuen, eta ginekologia eta obstetriziari buruzko liburuak idatzi zituen. "Hilaria" deitzen zioten haurtxo baten zoriontasuna adierazten zuelako.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emilia Erromatar Inperioan jaio zen, gaur Mosela den inguruan, Frantzian. Heldutasunean eremu horretan jarraitu zuen bizitzen eta bertan egin zen mediku.[1]  Emilia Ausonioren amaren aldeko izeba zen, Graziano enperadorearen tutore bihurtu zen galo-erromatarra. Ausoniok bere familiako kideei buruzko poema biografiko sail bat idatzi zuen, Emilia barne, Parentalia izenekoa.[3] Izebari buruzko poemak, Emilia, "birjin dedikatu" gisa deskribatzen zuen, ezkontzeari uko egin zionak bere karreraren hobespenerako. "Medikuntza arteetan beste edozein gizon bezain trebea" zela adierazten zuen poeman.[4] Mediku zintzo eta trebe izendatu zuen, bere anai medikuari ikasketekin lagundu ziolarik.[1]

Herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emilia irudi nabarmen bat izan zen Judy Chicagoren The Dinner Party instalazioan, Heritage Floor saileko 999 izenen artean irudikatua.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Harvey, Joyce; Ogilvie, Marilyn (2000-07-27) The Biographical Dictionary of Women in Science: Pioneering Lives from Ancient Times to the Mid-Twentieth Century Taylor & Francis ISBN 9780203801451 . Noiz kontsultatua: 2018-03-01.
  2. F., Gardner, Jane (1986) Women in Roman law & society Indiana University Press ISBN 0253206359 PMC 13327284.
  3. Decimus Magnus, Ausonius (1886) Opuscula. Part 3, Domestica, 33 Rudolfus Peiper ed., Leipzig.
  4. (Ingelesez) Women healers and physicians : climbing a long hill University Press of Kentucky 1997 144 or. ISBN 081310954X PMC 925209473.
  5. «Brooklyn Museum: Aemilia» www.brooklynmuseum.org . Noiz kontsultatua: 2018-03-01.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Hurd-Meade, Kate Campbell (1938) A History of Women in Medicine Haddam Press; First edition.