Ausonio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ausonio
Ausonius.jpg
Antzinako Erromako senataria


Erromatar Inperioko kontsul

Bizitza
Jaiotza Bordele, 310 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Langon, 395 (egutegi gregorianoa) (84/85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Irakaslea(k) Aemilius Magnus Arborius (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, politikaria eta gudaria

Dezimo Magno Ausonio (latinez: Decimus Magnus Ausonius; Vasates, egungo Bazas, Gironda, c. 309 - Bordeletik gertu, c. 394) Galiako latinezko poeta erromatar nabarmen bat izan zen. Familia handiki baten baitan jaioa, giro akademiko batean hezia, irakasle gisa aritu zen gaztetan eta Valentiniano I.aren seme zen Grazianoren maisu ere izan zen. Biekin Germaniako kanpaina militarretan eogn zen 368-369 urteetan. Paulino Nolakoaren maisu ere izan zen eta berarekin gutun harreman ugari izan zituen bizitzan zehar. Latinezko olerkigintza hilik zegoen unean, Ausoniok olerki fin ugari idatzi zituen. Erromako Inperioan kargu administratibo garrantzitsuak bete eta Grazianoren heriotzaren ondoren, 383 urtean, Bordele ingurura itzuli zen azkenean eta bertan idatzi zituen bere olerki gehienak, denetariko gaiei buruz: hiriak, natura, goraipamenak eta abar. Bere lanari esker garaiko Galiari buruzko informazio anitz jaso da. Oso ezaguna da bere Mosella, Mosela ibaiari buruzko olerkia.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.