Emma Italiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Emma Italiakoa
DELPECH Emma of Italy, Queen of Western Francia (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Italiac. 948
Herrialdea  Frantzia
Heriotza unknown value eta County of Burgundy, ezezaguna
Familia
Aita Lothair II of Italy
Ama Adelaida Italiakoa
Ezkontidea(k) Lotario Frantziakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Bosonids
Jarduerak

Emma Italiakoa (948aren inguruan jaioa - ?) Mendebaldeko Frantziako erregina izan zen Lotario Frantziakoaren emazte gisa. Euren seme Luis V.a Frantziakoa azken errege karolingiarra izan zen.

948aren inguruan jaioa Lotario II.a Italiakoa eta Adelaida Italiakoaren alaba bakara zen. Bere aita 950an pozoitu zuen bere aurkari politikoa zen Berengario Ivreakoak. Berengario saiatu, zen, gainera Emmaren amarekin ezkontzen, honek erresuma bere semearentzat aldarrikatu baitzuen; Adelaida Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin ezkondu zen bigarren aldiz eta berarekin Oton II.a eduki zuen.

977an Emmaren koinatuak, Karlos Lorrena Behereakoak, Aszelino Laongoa apezpikuarekin fideltasun eza izateaz akusatu zuen. Erregina eta Apezpikua Sainte-Makreko sinodoan errugabe zirela esan zuten, eta Karlos Mendebaldeko Frantziatik deserriratu behar izan zen. Emmak, hala ere, bere oinordekotza ziurtatu nahi zuen eta Lotariori eskatu zion erregearen laguntzaile izendatzea; Lotariok egin zuen, baina ez zion botererik errealik eman.

Lotario 986ko martxoaren 2an hil zen eta Luis semea izendatu zuten errege. Laster Emma eta Aszelino Laongoa gortetik kaleratu zituen, Lotario pozoitu izana leporatuz. Luis 987ko maiatzaren 22an hil zen, oinordekorik gabe. Hurrenog hilabeteetan bere anai-ordea Karlosek Laon hiriburua hartu eta bere burua errege izendatu zuen; hala ere, Hugo Kapetarra, Frankoen duke zena aukeratu zuten errege 987ko uztailaren 3an. Ondoren emandako gatazketan Aszelino Hugo Kapetarrarekin lerrokatu zen eta, horrela, azken karolingiar erregea Orleansen gartzelaratu zuten.

Emmarekin zer gertatu zen ez dago argki. Bi bertsio ezberdin daude: baliteke Borgoinako konbentu batean hil izana edo Boleslaus II.a Bohemiakoarekin ezkondu izana. Kasu horretan Emma Mělníkekoa eta Emma Italiakoa pertsona bera izango lirateke eta Oldřich izeneko seme bat izan zuten.