Emma Mělníkekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emma Mělníkekoa
Emma and Wenceslaus-Gumpold manuscript.jpg
Bizitza
Jaiotza 950a baino lehen
Heriotza Mělník1005-1006 artean
Familia
Ezkontidea(k) Boleslaus II, Duke of Bohemia
Seme-alabak
Jarduerak

Emma edo Hemma (950a baino lehen - 1005-1006 artean) Bohemiako dukesa ezkontidea izan zen, Boleslau II.a Bohemiakoaren bigarren emazten gisa. Bere jatorria ez da ezaguna, Gelasius Dobner historialaren arabera Borgoinako printzesa izan zen, baina azken aldiko historialari eta numismatikoen ikerketek diote Italiar-Borgoinar jatorria zuela eta Emma Italiakoa dela diote, Lotario Frantziakoaren alarguna.

989an ezkondu zen Boleslaus II.arekin eta 1005 edo 1006a inguru hil zen. Oldřich Bohemiakoa eta Jaromír Bohemiakoaren amatzat hartzen da, eta Boleslaus III.a Bohemiakoaren ama Adiva izan zela uste da. Boleslaus III.aren beldur Bavariara joan zela uste da, bere bi semeekin batera. Bertan Henrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren laguntza militarra eskatu zuten, eta Bohemia, horrela, Germaniako Erromatar Inperio Santuaen barruan geratu zen.

1004an Jaromírrek Praga okupatu zuen eta bere burua duke izendatu. Emma Bohemiara joan zen bueltan, eta Mělníken bizi izan zen heriotzera arte. Txanponak daude EMMA REGINA inskripzioa dutenak, hau da "Emma Erregina".