Enaizpuru

Koordenatuak: 43°10′19″N 2°07′54″W / 43.171983°N 2.131616°W / 43.171983; -2.131616
Wikipedia, Entziklopedia askea
Enaizpuru
Datu orokorrak
Garaiera733 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°10′19″N 2°07′54″W / 43.171983°N 2.131616°W / 43.171983; -2.131616
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeTolosaldea
UdalerriaAlkiza

Enaizpuru edo Endaizburu Hernioko mazizoari iparrekialdetik eusten dioten mendietako bat da. Punturik altuenean 733 m-ko altitudea du. Gailurrean bi muino bereizten dira, bata bestetik 100 bat metrora, apenas gora-beherarik gabeko lepo batez lotuak. Bata, hegomendebaldekoa, larre eremu zabal batez osatuta dago eta irekia da (-2.13262756, 43.1711970, 731 m.), ikusmira zabalekoa; bestea, iparrekialdekoa, kareharrizko eremu zakar batek osatzen du eta basoak eta sasiak estaltzen dute (43.171983 N, -2.131616 E, 733 m)[1].

Enaizpururen iparrekialdeko harkaitzetan du iturburua izen bereko errekastoak: Aranguren errekaren adarretako bat[2].

Enaizpururen azpialdean Itxuraingo tumulua eta larreak daude. Inguru horretan Alkizako udala eta herriko hainbat ganaduzale trantsizio-larreak berreskuratzeko interbentzio bat egiten ari dira 2016tik aurrera Fagus-Alkiza proiektuaren baitan[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Endaizburu | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  2. Aranburu, Pello Joxe. (2003). Alkiza auzo eta hiribilduaren : azterketa historikoa (1348-1950). Alkizako Udala, 42 or. ISBN 84-606-3058-7. PMC 434253952. (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  3. Alkiza – FAGUS. (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]