TED

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
TED
TED three letter logo.svg
ideas worth spreading
Datuak
Mota Proiektua
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Gobernantza
Kudeatzailea TED
Egoitza New York
Jabea Sapling Foundation (en) Itzuli
Historia
Sorrera 1984
Sortzailea

ted.com


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.pngInstagram logo 2016.svg

TED Teknologia, Entretenimendua, Diseinua (ingelesez: Technology, Entertainment, Design) irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta "hedatzea merezi duten ideiak" (ingelesez: Ideas Worth Spreading) leloa du[1] xede. Oro har, hitzaldi edo elkarrizketa labur bezain esanguratsuen bidez, TED Talks[2] izenekoak, betetzen du aipatu helburua.

TED talks elkarrizketek gai anitzez dihardute, besteak beste, zientziak, artea eta diseinua, politika, hezkuntza, kultura, negozioak, mundu-mailako gaiak, teknologia eta garapena, eta entretenimendua. Hizlarien artean, halaber, pertsona ezezagunak zein esanguratsuak aurki daitezke: esaterako, AEBetako presidente ohi Bill Clinton[3], James D. Watson[4] Nobel Sariduna, Bill Gates[5] Microsoften sortzaileetako bat, edo Yanis Varoufakis[6] ekonomialaria eta Greziako Finantza ministro ohia.

1.000 elkarrizketatik gora aurki daitezke TED webgunean, eta kontsulta modura erabiltzeaz gain, dohainik ere jaitsi daitezke. Bestalde, elkarrizketok 100 baino hizkuntza gehiagotan daude ikusgai eta entzungai, eta azpitituluak jarri edo kentzeko aukera dago.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984. urtean abiatu zuen bere ibilbidea TED erakundeak konferentzia baten bidez, teknologia, entretenimendua eta diseinua uztartu nahian. Konferentzia, 1990az geroztik, urtero egiten da. TED elkarrizketak, aldiz, 2006. urtean jarri zituzten Interneten eskuragarri TED webgunean, YouTuben eta iTunesen.

TED erakundearen egoitzak New Yorken eta Vancouverren kokatzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. . Noiz kontsultatua: 2016-08-30.
  2. . Noiz kontsultatua: 2016-08-30.
  3. . Noiz kontsultatua: 2016-08-30.
  4. . Noiz kontsultatua: 2016-08-30.
  5. . Noiz kontsultatua: 2016-08-30.
  6. . Noiz kontsultatua: 2016-08-30.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]