Eneko Acero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eneko Acero
Eneko Acero 2009ko Islas Canarias Santa Pro txapelketan
Datu pertsonalak
JaiotzaEneko Acero
1977ko apirilaren 22a (47 urte)
Getxo Euskal Herria
BizilekuaGetxo Euskal Herria
Altuera170 cm
Pisua67 kg
Ibilbidea
Profesional urteak?
SponsorrakPukas
Oakley
Gravis
Vestral
Lorpen garrantzitsuenakEuropako bi txapelketa (1999 eta 2001)
Ezaugarri teknikoak
Taulan posizioaRegular

Eneko Acero (Algorta, Getxo, Bizkaia, 1977ko apirilaren 22a) surflaria da. Haren anaia Iker eta Kepa ere surflariak dira.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko zirkuituan dabilen euskal herritar surflari bakarretakoa da. Europako zirkuitua osatzen zuten saio guztietan garaipena lortu ondoren, 1999. urtean EPSA Europako surf-txapelketa irabazi zuen; bera izan da titulu hori eskuratu duen lehen euskal herritarra.

Europako zirkuituan nagusitu ostean, munduko WQS zirkuituan ari diren 44 surflari hoberenen arteko zerrendan, Top 44an, sartzea du helburu.

Algortako Fadurako goi-mailako gunean CPTen prestatzen du bere burua Eneko Acerok, Julio Calleja eta Jose Antonio Lekue prestatzaileen laguntzaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eneko Acero Aldatu lotura Wikidatan