Eneritz Azpitarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eneritz Azpitarte

Alkate

Bizitza
JaiotzaZaldibar1985eko uztailaren 8a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kimikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Twitter: eneazpi Edit the value on Wikidata

Eneritz Azpitarte Aranzabal (Zaldibar, Bizkaia, 1985eko uztailaren 8a) kimikaria eta politikaria da.

Zaldibarko alkate bilakatu zen, 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Eneritz Azpitarte udaletxea aurrean

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneritz Azpitarte Analisi eta Kontroleko eta Ingurugiro kimikan goimailako teknikaria da. Azken urteetan laborategi teknikari lanean ibilia enpresa pribatuan. Astarloa Kulturgintzako administrari lanetan ere aritu da.

Politikari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015-2019 legegintzaldian Zaldibarko Udalean EH Bilduko zinegotzia izan zen eta 2018ko urtarriletik 2019ko hauteskundeetara Zaldibarko alkate jardun zuen.[2]

2022ko Urriaren 15etik 28ra bitartean egindako prozesu parte-hartzailean, Eneritz Azpitarte izan zen Zaldibarko EH Bilduren alkategai izateko hautagai bakarra. Hautatua izateko beharrezkoak diren abalak aurkeztu zituen eta, Barneko Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak baldintza eta berme guztiak betetzen zirela egiaztatu ostean Eneritz Azpitarte izan zen Zaldibarko EH Bilduren alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan.[3]

Azpitartek “ilusioz” hartu zuen zetozen udal hauteskundeetara begira EH Bilduren hautagaitzaren lidergoa. Alkategaiak gaineratu zuen “zinegotzi eta alkate bezala esperientzia zuela eta lanean jarraitzeko gogoa eta motibazioa. Proiektu garrantzitsuak garatzeko asmoa aurreratu zuen, Kultur Etxearen proiektua bereiziki.[3]

2023ko ekainaren 17an Zaldibarko udal eraketan botere aldaketa egon zen. Azken legegintzaldian alkate izandako Jose Luis Maiztegik (EAJ) aginte makila trukatu zion Eneritz Azpitarteri (EH Bildu). Azpitarte lehenago ere kargu horretan izandakoa da, 2015etik -2019era arteko legealdian.

Bere hitz hartzean Zaldibarko auzoak izan ditu berbagai. Eitzagakoak batez ere, 2020ko otsailean hango zabortegian izandako lur-jausia gogoan hartuta. Herriko plazara jaistean herritar talde batek txaloka hartu zituen Azpitarte eta udal gobernu talde berria.[4]  

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «[ZALDIBAR: EH Bilduko Eneritz Azpitartek Zaldibarko alkatetza berreskuratu du - Zaldibar»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  2. «Eneritz Azpitarte da Zaldibarko alkate berria - Zaldibar - Anboto.org» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  3. a b «Eneritz Azpitarte izango da Zaldibarko EH Bilduren alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan» MugaKultura 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  4. «[ARGAZKI GALERIA: EH Bilduko Eneritz Azpitartek Zaldibarko alkatetza berreskuratu du - Zaldibar»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]